BCBLren eskutik, Euskaraz ezagutzen ditugun hitzak neurtzeko proba
BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) erakundeak "Hiztegi Proba" izeneko jokoa proposatzen du bere web gunean, euskal hitzen ezaguera neurtzeko balio duena. #¿hitzaedoez
Proban 100 hitz proposatzen dira. Batzuk euskal hitz errealak dira, eta beste batzuk sasi-hitzak (existitzen ez diren hitzak). Ikusten dugun hitz bakoitza euskal hitza den ala ez adierazi behar da.
Plataformaren diseinu eta sorkuntzan lagundu duten ikertzaileak hauek dira:
- Manuel Carreiras eta Jon Andoni Duñabeitia (Basque Center on Cognition, Brain and Language; BCBL).
- Pello Salaburu (Euskara Institutua; Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Marc Brysbaert, Emanuel Keuleers eta Pawel Mandera (Ganteko Unibertsitatea).
Probaren sarbidea helbide honetan dago: http://hiztegia.bcbl.eu/