Euskara-ikasleentzako dirulaguntzak-2017

2016/2017 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten euskara-ikasleei dirulaguntzak ematen dizkien Ebazpena argitaratu da.

Ebazpena, 2017ko azaroaren 29koa, 2016/2017 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak ematen dizkiena.

Oharra: Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 2ra artekoa da.

 

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 5ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, zuzendaritza horrek 2017ko azaroaren 29an, 2016/17 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak egiaztatu dituzten ikasleei dirulaguntzak onartzeko eman zuen Ebazpena zuzentzeko dena.

30-11-2017
16177132
4266