Elkar Hizkuntzak-en eskutik, gramatika lan-koadernoen bilduma osatuta

Elkar Hizkuntzak-ek osatu du euskara-ikaslearen Gramatika lan-koaderno sorta: 12 lan-koaderno, 900 ariketa, A1-B1 maila bitarteko edukiak (aditza, deklinabidea, sintaxia eta bestelakoak) lantzeko. Lan-koaderno sorta amaituta, Euskara ikaslearen gramatika praktikoa ikasmateriala osatu da. Euskara-irakaslearen eguneroko lanean lagungarri izan daitekeen ikasmateriala da, ikaslearentzat ere erabilgarria eta eskuragarria.

Informazio gehiago, www.elkarhizkuntzak.eus/gramatika-praktikoa/ atarian.