Saut au contenu -
-
-
-
-
-
02/07/2024
Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko harreman bat izan du ezkontzatik kanpo, bizitzaren oldar baten antzekoa. Mutila hil egin da bonben azpian, neskatxa haurdun dago: erabakia du patua. Mekanismo errukigabea abian jartzen den bitartean, neskatxaren familiako kideak agertuko dira banaka-banaka itzal mutuen erronda batean, Gilgamex heroi mesopotamiarraren begiradapean. Émilienne Malfattok, idazkera sotil baten bidez eta ongi ezagutzen duen Irakeko errealitate konplexua inspirazio iturri hartuta, gizarte hertsi batean murgilduko gaitu, gizonen autoritateak eta ohorearen legeak gobernatutako gizarte batean. Ahots asko biltzen dituen eleberri garaikide bat da hau, tragedia greko baten indarraz astinduko gaituena. -
25/06/2024
Gaur egun, teknologiarik aurreratuenek kontrolpean duten mundu honetan, ordenagailu, mugikor, auto edo hegazkinak direlarik berogailua edo iturrian ur beroa izatea bezain gauza arrunta, ez da lantegi erraza iragan hurbila gogoratzea. Kosta egiten da, halaber, ohartzea emakumeek iragan horretan zuten egoeraz, pentsatzea ez zutela hezkuntzarako sarbiderik, ez eta lan duina egiteko eskubiderik ere, ez bazen etxean edo beren ingurunean. Elisa, Aurora, Manuela, Isabel, familia bereko lau belaunalditako emakumeak, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera bizitakoak, etsai duten gizarte batean bizi eta borrokatzen dira. Gizarte horretan, adingabetzat zituzten emakumeak hogeita bost urte bete arte, ama izanik ere, eta aitaren edo senarraren agintepean bizitzera behartuta zeuden baina debeku eta muga horien gainetik, gerra, pandemia, gizarte liskarren gainetik, lortzen dute bizirik irautea eta senide eta lagun maiteak aurrera ateratzea. -
-
-