detalle azterketa-ereduak-fitxa

Denon bizitza

Badirudi, askotan, erabaki politikoak politikarien arteko politikakeriak direla; erabaki horietako hainbatek, ordea, zuzen eragiten diote denon bizitzari, baita egoerarik arruntenetan ere.

Berriako New Yorkeko munduak podcastean, Kirmen Uribek hiri hartako aireportuan gertatutako pasadizo bat kontatu digu. Horren bidez azaldu digu nolako eragina duten hainbat erabaki politikok egunerokoan. 

 

Irudia: Pixabay

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Garaiz igarotzeko. Goiz pasatzeko, berandu egin baino lehen. 
Bidaiari-andana: Bidaiari-talde handi bat. 
Artean pare bat ordu genituela. Pare bat ordu falta zirela. Oraindiken pareko, baina lehenaldiko kontuekin erabiltzen da. 
Zerbait afaltzea otu zitzaigun. Zerbait afaltzea bururatu zitzaigun. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

JFK aireportura goiz iritsi ginen, kontrol guztiak garaiz igarotzeko. Uda-bezperetan bidaiari-andana bildu bazen bertara, eta ilarak luzeak ziren. Kontroletik pasa eta gero, halako batean, konturatu ginen artean pare bat ordu genituela Atlantikoa zeharkatuko zuen hegazkina hartu orduko. Jatetxe batean eseri, eta zerbait afaltzea otu zitzaigun. Batean eta bestean begiratu ondoren, amerikar itxurako batera bildu ginen azkenean. Badakizue: garagardoak, hanburgesa, patatak eta horrelako litxarkeriak (litxarreriak) eskaintzen dituzten horietako bat. Bezeroak, barran eserita, kirola ikusten telebistetan...; tipo horretakoa. Baina tabernara sartzeko ere ilara luzea zegoela konturatu ginen. Arraroa zen, jatetxe barrura begiratu eta ez baitzen ikusten beteta. Mahai asko zeuden hutsik. Halako batean, zerbitzari bat aurreratu zitzaigun ilarara: “Ez bota niri errurik, Trump presidenteari eskatu kontuak. Mahaiak libre daude, baina ez daukagu nahikoa langile haiek zerbitzatzeko, ezta sukaldean lan egiteko ere. Eta horregatik, itxaron egin beharko duzue”. “Migratzailerik gabe ez dago afaririk ere”, bota zigun haserre. “Trumpi esan”. Nonbait, langileek ez zuten handik agertu nahi, deportazioen beldur; nahiago zuten lanik ez egin, kanporatuak izatea (izan) baino. Erabaki politikoek aldatu egiten dute bizitza, denon bizitza. 

detalle2

Dokuteka

B2
10-02-2026

x61pRelaContWAR

39058297
00:02:35

x61pViewCountWAR

707

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR