detalle azterketa-ereduak-fitxa

Lorik egiten ez dutenak NASH

Nash Elizondo psikologo forentseak sorginkeriari buruzko kondaira baten jatorria dokumentatu du Nafarroako Legarrea leizean, baina leizera jaitsi denean, duela hiru urte desagertutako Andrea Dancur gaztearen gorpua aurkitu du. Kasu horrek eskualde osoa hunkitu zuen, eta emakume bat dago kartzelan neska hura hiltzeagatik.

 EGILEA: Dolores Redondo

ITZULPENA: Miren Arratibel Garmendia - Rosetta TZ

ARGITALETXEA: Erein

Urtea: 2025

2020ko martxoan gaude, pandemiaren hasieran eta itxialdiaren atarian. Aurkikuntzak eta arrasto berriek ikerketa berriro irekitzera behartzen dute, oraingo honetan metodo zientifikoa erabiltzeaz gain, inplikatuen psikologian sakonduz eta antzinako misterioak ezagutuz ere bai. Prosa bizi sarkorraz, Dolores Redondok iluntasunean bizirauten ikasi dutenen erru, galera eta erresistentzia isilari buruzko istorioa ehuntzen du.

Liburuaren zati bat hemen irakur dezakezu, PDF formatuan.

Liburuaren aurkezpenari buruz Berria egunkarian argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (21. or.):

"Nash Elizondo doktorea, gorputz osoko uhaleria estutu, eta atzera jiratu zen, Gabrielek mosketoira lotu zezan, bere uhaleria egiaztatu ondoren. Leizearen aho irekira begiratu zuen. Lurrean ezkutatutako zeharrebaki bat, luzexka, bi metro pasatxo zabala eta hiru bat luzea. Urrunxeagotik, oharkabean igaro izango zatekeen bidearen albo bateko mendi-hegal makurrean. Amildegiaren ertzeko pago dotore batek erakartzen zuen arreta guztia, adarrak zerurantz luzaturik eta sustraiak leizean barneraturik."

detalle2

Dokuteka

C1
08-09-2025

x61pRelaContWAR

38355887

x61pViewCountWAR

911

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR