Argindarrik gabeko orduak
2025eko apirilaren 28a ez dugu berehala ahaztuko. Iberiar penintsula osoa argindarrik gabe geratu zen bat-batean. Non harrapatu zintuen zero elektrikoak?
Lanean, erosketak egiten, igogailuan, metroan, eguzkitan… zertan ari zinen argindarra joan zenean?
Audio honetan hainbat herritarren testigantzak entzungo dituzu, eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan EHUko ingeniaritza elektrikoko irakasle Itziar Zubiari sare elektrikoaren funtzionamenduaz egindako elkarrizketaren pasarte bat.
Elkarrizketa osoa GUAU plataforman entzun dezakezu.
Irudia: EITB
HIZTEGI LAGUNGARRIA Albisteaz jakitun geratu gabekorik. Albistearen berri izan ez duenik. Aurrekari gabekoa. Lehenago inoiz gertatu ez dena. Hori ei da. Hori omen da. |
Transcription:[+] Transcription:[-]
Herritarra 1. Lanean argia joan da eta etxera bidali digue (gaituzte). Orduan, aber (ea) etxetik zeozer egitea daukagun eta…
Herritarra 2. Esan dute, zerbitzu etena (etenda) dagoela, eta itxaroten pixka bat, ea zer gertatzen den.
Herritarra 3. Metroaren zain, Justu Plentziako lineakoaren zain.
Herritarra 4. Ez, ez, lanetikan (lanean) egon gara lan(ik) egin gabe, hiru ordu edo horrela.
Herritarra 5. E zin izan dugu ezer saldu, ez gasolina ez dendako ezer. Jendeak bazekien, baina oraindik gutxi gorabehera ordu eta erdi egon gara.
Herritarra 6. Komunikazioaren aldetik(an) baldintzatuta gaude.
Herritarra 7. Hartu behar nuen metroa, baina oraindik jarraitzen du funtzionatu gabe. Orduan…
Herritarra 8. Egongo naiz bi ordu bueltaka hemendik, baina, bueno…
Aurkezlea. Agian egongo da bakarren bat argindar saretik kanpo bizi dena, eta agian ez zen enteratuko (konturatuko). Baina ez da besterik izango, albisteaz jakitun geratu gabekorik. 12:30 pasatxoko eten horrek denoi eragin zigun, itzalaldi bat-batekoa, blak out erabatekoa gertatu baitzen. Eta oraindik zerk eragindakoa den ez dakigula.
Eta ziurrenik ez dugu berehalakoan ere jakingo. Baina dauzkagun zalantza batzuk argitu nahi ditugu. Itziar Zubia EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakaslea eta Sistema Adimentsuak eta Energia ikerketa taldeko kidea da. Itziar Zubia. Egun on.
Itziar Zubia. Egun on, bai.
Aurkezlea. Onartuko didazu hitz jokoa. Argi pixka bat egin nahi genuke, gaur, zurekin.
Itziar Zubia. Bale. Posible bada, bai.
Aurkezlea. Galdera asko daudelako. Zer gertatu da? Gertatu dena zerk eragin du? Eta, aurrera begira, hau berriz gertatzeko arriskurik ba al dago? Denak batera datozkigun galderak dira, baina gaia bera, gehienontzat behintzat, ulertzeko erraz-erraza ez denez, pixkanakako azalpena eskatzen dute. Argi dagoena da, Itziar, gertatu dena erabat ezohikoa dela. Aurrekari gabekoa dela esan genezake?
Itziar Zubia. Bai, nik uste dut aurrekaririk gabekoa dela tamainagatik. Hau da, sareetan akats elektrikoa gertatzea, deskonexioa gertatzea, tarteka gertatu izandu da, eta Europan eta mundu osoan esperientzia dago. Beharbada harrigarriena izan da, oraingoan, tamainagatik.
Aurkezlea. Zero elektrikoa gertatu zela atzo eguerdian, hamabi eta erdiak pasatxoan. Hori da azaldu digutena, eta argindar saretik desagertu egin zela hamabost gigabatioko (gigawatteko) potentzia. Hori ei da Espainiar Estatuko uneko eskariaren % 60. Horrek zer azalpen du? Nola desagertu daiteke horrelako…
Itziar Zubia. Desagertu, esate bat da, zeren hor gertatu dena da sorkuntza faltatu dela, bai? Elektrizitatearen arazo handiena eta zailtasun nagusiena da uneoro-uneoro sortu behar dela behar duguna. Ez daukagu kantitate handitan metatzerik. Orduan, hori ondo eramateko, Red Electricak badauka kontrol-zentro bat Espainia mailan, eta hortik aginduak ematen dira zer sorgailuk lan egin behar duten aldi oro. Orduan, hori normalki antolatuta dago. Ezohiko egoera batzuetarako ere prozedurak badaude, baina oraingoan oso handia izan da.
Orduan, nik pentsatzen dut gaizki irten zitezkeen gauza asko gaizki irten direla. Horrelako kolapso bat gertatzen denean ez da akats bakar-bakarra izaten. Nik pentsatzen dut kasualitate edo gaizki gertatu zitezkeen asko pilatuko zirela. Kontua da sorgailuek ezin zutela sortu, eta orduan, ez dakiguna da… Batzuk ezingo zuten sortu, besteek ezingo zuten sortutakoa sarera sartu. Ze ez da sortzea bakarrik, hori sarera sartu eta banatu egin behar da. Eta, orduan, sorkuntzarik gabe geratu zen Espainia.