Basokoa

Amona hil eta bilobak, Hodeitza eta Nahia, baserrira itzuli dira, lekua husteko eta harekin zer egingo duten erabakitzeko. Baina baserri ondoko basoan urte luzez beren zain egon den zerbait esnatu egingo da. Zerbait horrek familiak duela asko pilatu zuen zorra kitatzeko modua bilatuko du.

EGILEA: Izaskun Gracia Quintana

ARGITALETXEA: Alberdania

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Ikusi Izaskun Gracia Quintanari ETBko Artefaktua saioan egindako elkarrizketa. Poesia idazten hasi zen, ipuinak idazti ditu ondoren, eta bere lehen eleberria da hau. Beldurrezkoa, genero hori baitu gogoko.

 

Hona pasarte bat (7. or.):

Familia guztiak gezur batetik jaiotzen dira. Betiereko maitasun-, oparutasun- edo, are okerrago, zoriontasun-hitzeman batetik. Eta tenplua izateko grinan, eraikuntza hauskorrak direla erakusten dute, belaunaldi bakoitzak oinordetzan hartu eta berarekin daraman sufrimendu-motetatik baino babesten ez dutenak.

Edo hori da, behintzat, nire familia.

Amak esandako gezurretik jaio zen, baita Amamak bere buruari esan zizkion gezurretatik ere, batek daki zenbat gezurren edo hitzemanen ondorioak izan zirenak.

Nire familia hazi zen, gainera, nire ahizpari eta Aitari kontatu zizkieten gezurretan oinarriturik, baita Aitak, aurrera egin ahal izateko, bere buruari kontatu eta sinestarazi zizkion gezurretan oinarrituta ere.

 

 

C1
30-03-2025
31492991
539