Andres Espinosa: bakarrik eta libre

Andres Espinosa mendizale zornotzarrari buruzko komiki biografikoa. Andres urrats harrigarriak eman zituen aitzindaria izan zen: 1931. urtean, Alpeetara joatea ere berealdiko erronka zenean, Kangchenjungara abiatu zen bera, Himalaia handira. Aurrez, Mont Blanc eta Cervino igo zituen, baita Kilimanjaro ere, hirurak bakar-bakarrik, aurrez beste inork ez bezala. 1936-39ko gerrak eten zuen bere ibilbidea, eta ez zen gehiago bakarrik eta libre ibili zen mendi handi haietara itzuli. Neurri handi batean, haren urratsetan idatzi du historia herri mendizale honek.

Egileak: Ramon Olasagasti,  Felipe H. Navarro

Illustratzailea: César Llaguno

Argitaletxea: Sua edizioak (Mendifilm)

Argitalpen-urtea: 2022

 

C1
20-12-2022
30041560
1226