Sherlock Holmesen memoriak

Sherlock Holmes detektibe ezagunaren eta bere laguntzaile Watson doktorearen hamabi misteriozko istorio jasotzen ditu “Sherlock Holmesen memoriak” liburuak. Besteak beste, Ingalaterrako zaldi-lasterketetako krimen lazgarriak, ongi hezitako familien ezohiko errituak, maitasun eta desio arriskutsuak, buruhaustez betetako hilketak eta James Moriarty, irakasle iluna.

Egilea: Sir Arthur Conan Doyle
Itzultzailea: Aitor Blanco Leoz
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2021

Kasu bakoitza argitzeko ahalegin handia egingo dute bi protagonistek, baina, zenbaitetan, irakurlearen laguntza ere beharko dute misterioa argitzeko.

Hona hemen pasarte bat:
Silver Blaze
-Uste dut, Watson, joan egin beharko dudala –esan zuen Holmesek goiz batez, elkarrekin gosaltzen ari ginela.
-Joan? Nora, baina?
-Dartmoorrera; King’s Pylandera, hain zuzen.
Ez ninduen harritu. Egiazki, bitxia egin zitzaidan gauza bakarra Holmes kasu berezi hartan oraindik ere nahasia ez egotea zen, kasu hura izanik Ingalaterrako bazter guztietako mintzagai nagusia.

7.or.