Risottoa perretxikoekin

Eibarko Udal Euskaltegiko Agudelo Bravo ikasleak proposatutako errezeta duzu hau.

Osagaiak:  

    Gatza. 

    Piper beltza. 

    Litro bat oilasko-salda. 

    400 g arroz.  

    300 g perretxiko. 

    Tipula bat. 

    75 g gazta.  

    Bi baratxuri-ale.  

    Olioa.  

 

Nola egin:  

    Baratxuria eta tipula txikitu.  

    Olioa bota zartaginera eta berotu.  

    Olioa berotu bitartean, perretxikoak garbitu eta txikitu.  

    Jarraian, baratxuria, tipula eta perretxikoak bota zartaginera eta gorritu.  

    Gero, arroza bota zartaginera eta nahasi tipula, baratxuria eta perretxikoekin. 

    Oilasko-salda gehitu zartaginera eta bueltak eman koilararekin.  

    Gatza eta piper beltza bota eta arroza egosi.  

    Gazta gehitu eta zerbitzatu ontzian.  

Intéressant pour vous



A2
02-02-2021
27934679
146