Plum cake

Eibarko Udal Euskaltegiko Roxana Egüez ikasleak proposatutako errezeta duzu hau.

Osagaiak (6 lagunentzat): 

    100 g mahaspasa. 

    100 g aranpasa. 

    150 g gurin. 

    150 g azukre beltz. 

    3 arrautza. 

    250 g irin. 

    Gatz pixka bat. 

    2 goilaretxo legamia. 

    2 goilaretxo azukre-hauts  

Nola egin:  

    Bi orduz beratu mahaspasak eta aranpasak; ondoren, xukatu. 

    Irabiatu gurina eta azukrea. 

    Gehitu arrautzak banan-banan. 

    Gehitu irina eta gatza, nahastu. 

    Legamia, mahaspasak eta aranpasak gehitu. 

    Moldea prestatu eta bertara bota nahasketa. 

    Labean sartu  (100º C) hasieran 30´ minutuz eta gero beroago, (175º C/180º C) 45´ minutuz.  

A2
01-02-2021
27930714
129