Zenbatero garbitzen dituzu maindireak?

Gaztea Irratiko  Gu  saioaren entzungai honetan, Leire Martinez kazetaria kalera atera da jendeari galdetzera.

Hammons altzari-markak 2000 laguni egindako inkesta batean ikusi da britainiarren hirutik batek urtean behin aldatzen dituela maindireak. Ba al zenekien?

 

 

 

Argazkia: Pxfuel

Transcription:[+] Transcription:[-]
Esataria 1. Bueno, Leire, zurekin gaurko gaia. Eta gaur gainera, ohean sartuko gara zuzenean. 
Leire esataria. Bai! Begira, kontatuko dizuet gauza bat. 
Esataria 2. Bai. 
Leire esataria. Ea. Flipatuko duzue (zur eta lur geratuko zarete). 3 britainiarretik 1ek urtean behin bakarrik garbitzen ditu maindireak. 
Esataria 1. Urtean behin bakarrik. 
Leire esataria. Bai. 
Esataria 2. Zer esan nahi duzu?: britaniarra zikina dela? 
Leire esataria. Ez dut erran nahi, baina, baina bueno, ez da oso garbia, ez? 
Adituek erraten dute maindirea garbitzea komenigarria dela, maiz, ezta? Eta britainiarren ohitura ba ematen du ez dela oso higienikoa. Eta…
Esataria 1. Zuen kasuan, Leire, zure kasuan, adibidez, zenbatero aldatzen dituzu maindireak? Edo aldatzen dizkizute, zeren klaro (jakina)… Aber! (ea!)
Leire esataria. Nik, nik aldatzen ditut igandetan. 
Esataria 2. Bai. Baina igandero? 
Leire esataria. Igandero. Bai. 
Esataria 2. Ostras! Dezente iruditzen zait, e, igandero aldatzea.
Leire esataria. Nik astean behin aldatzen ditut normalki, eta igandetan.  
Esataria 1. Hiru aste, bi astetik behin edo hola… 
Esataria 2. Nik bi aste aguantatzen ditut,  o sea, (hots), gauzak diren bezala. 
Leire esataria. Bi aste. Bueno!
Esataria 1. Igual despiste batean…
Esataria 2. Igual despiste batean hiru edo lau. 
Leire esataria. Haizearen arabera. 
Esataria 1. Hori da. Ez dakit hori… Gainera, kasu, garbi, garbitzerako garaian hor mundua dago baita ere. Nola garbitu? Buelta eman behar zaion nordikoari. Bueno, hor, azkenean sartzen zara mundu batean… Eta bai.
Leire esataria. Klaro! (jakina!). Hori da pertsonaren arabera. Asko izerditzen duzun edo makillajearekin zoazen ohatzera edo ile asko erortzen zaizkizun… Nik uste dut holako, holako gauzen arabera ba aldatu behar dela, ez?
Esataria 1. Maskota ba ote duzun ala ez…
Esataria 2. Hombre! Horrek asko kontatzen (baldintzatzen) du. 
Esataria 1. Edo zer erabilera ematen diozun oheari. 
Esataria 2. Efectivamente! (horixe!)
Esataria 1. Ea ohe borobila daukazun jende gehiago sartzeko. Ea kotxino (zerri) bat zaren…  
Leire esataria. Hori da. Handia, txikia… 
Esataria 1. Bueno, Leire, 3tik 1ek esan dugu Erresuma Batuan…
Leire esataria. Hori da. 
Esataria 1. …urtean behin bakarrik garbitzen dituela izarak...
Leire esataria. Hori da.
Esataria 1. …edo maindireak.
Leire esataria. Hori da. Hammons altzari-markak egin die holako inkesta bat 2.000 laguni, eta hori izan da erantzuna, 3tik 1ek urtean behin. 
B1
03-12-2020
25186649
00:01:49
435