Zer da mikrouhin-labea?

Etxe askotan daude mikrouhin-labeak. Labe horiek elikagaiak nola berotzen dituzten azaltzen du entzungaiak.

Mikrouhinek labearen barruan egiten duten bideari buruz ari da, besteak beste, Euskadi Irratiko audio hau.

 

 

 

Argazkia: Pxfuel

Transcription:[+] Transcription:[-]

BEATRIZ ZABALETA ESATARIA: Bi hitzetan esanda, mikrouhin-labea.

IDOIA MUJIKA ADITUA: Bai.

ESATARIA: Zer da?

IDOIA MUJIKA: Niretzako kriston (izugarrizko) gailua eta goizero goizero erabiltzen detena (dudana) lasai asko, ze pixka bat aldarrikapena bada ere, ba beldurra kendu behar diogula, gauza batzuk badaude hor zintzilik ba  - honek emititzen (igortzen) al du erradiaziorik? – Ez, lasai asko erabili dezakegulako eta zera, mikrouhin-labe baten funtzionamendua ulertzeko, ulertu behar dugun gauza, lehenengoa da nola berotzen diren gauzak ezta? Orduan, gauza bat berotzen dela esaten dugunean, esaten ari garena da, hor barruan topatzen ditugun partikulak zein atomoak, molekulak mugitzen ari direla. Imajinatu behar duzue pixka bat dantzan egongo bagina bezala. Zuk pentsatu, zaudela diskoteka batean eta hasten dela abesti bat motel motela, orduan mugitzen zara poliki-poliki ba giroa ez dago oso beroa, giroa pixka bat hotz dagoela esan dezakegu ezta, aldiz, hasten bada kriston (izugarrizko) rock and rolla edo nik zer dakit, tekno musika eta jende guztia hasten da dantzan anarkikoki eta a lo loco (erotuta), hor bata bestearen kontra talka egiten, hor giroa berotu egiten da, ba molekulei gauza bera gertatzen zaie.  

Esaten dugunean tenperaturak gora egin duela, berotu dugula, molekula horiek asko mugitzen ari direla esan nahi dugu, bibratzen ari direla bata bestearen kontra talka egiten eta horren ondorioz tenperatura igotzen dela. Hori da ba nola datzan tenperatura ezta. Orduan, mikrouhin-labe batean gertatzen dena da, magnetoi izeneko aparatu batek mikrouhinak sortzen dituela labe horren barruan. Labe hori metalezkoa da eta uhin horiek pareten kontra egiten dute, bata bestearen kontra, eta uhin sendo bat sortzen dela esaten dugu. Uhin hori, sartu egiten da gure sustantzien barruan eta gure sustantzien barruan dauden ur-molekulak mugiarazten ditu, barru barrutik kanpora, ez kanpotik barrura bazik eta barru barrutik kanpora. Nahikoa da gure janariak ura edukitzea, berotu ahal izateko, ze lortzen duena mikrouhin batek da, dantzan jartzea ur-molekula horiek eta dantzan jartzen direnean, ba lehenago aipatutako metafora berdina erabiliaz, ba mugimendu horrek lortuko du tenperatura igotzea gure sustantziaren barruan. Horregatik, zergatik da hain erabilgarria, ba jaten ditugun gauza guztiak urez gainezka daudelako, gugandik hasita, gizakion %70a ura gara, ba horrenbeste dira arrautzak, beno ba nik zer dakit, mikroondasean (mikrouhinean) sartzen ditugun gauza guztiak, pureak (pureek), barazki guztiek ur pila bat daukate.

ESATARIA: Eta azken galderatxo bat, platerak zergatik ematen du buelta?

IDOIA MUJIKA: Ba esan dugun bezala, magnetoia dago puntu konkretu batean. Magnetoia da mikrouhinak askatzen dituen gailua, mikrouhin-labearen barruan. Orduan, zentzu batean bidaltzen ditu, orduan imajinatu behar duzue ba olatu bat bezala bidaltzen dugula mikrouhinaren puntu batetik, bestera. Talka egiten du paretarekin eta bueltatu egiten da eta berriz talka beste paretarekin eta bueltatu egiten da eta talka eta talka horien artean, sortzen duguna da uhin sendotzea. Orduan, uhin horrek edukiko du puntu bat oso goian oso intentsua (sendoa) dena, horrek bero asko (handia) sortuko du, beste bat gutxiago, gehiago, gutxiago, ba olatu bat bezala. Ez baditu bueltak ematen, goi puntu horiek eta behe puntu horiek gure janarian nabarituko lirateke. Orduan, homogeneizatzeko eta denek pasatzeko denbora berdin, puntu altu eta puntu baxu, olatu horrek sortutako uhin horren puntu gorenean eta puntu beherenean, bueltak ematen dizkiogu janariari. Bestela, lortuko genukeena da eta gainera, probatu daiteke kentzen badiozu platera eta sartzen baduzu txokolate tableta bat, ikusiko duzu nola puntu batzuetan erre egingo den txokolatea eta bestetan ez den berotuko, hurrengo puntuan erre eta hurrengoan ez da berotuko. Orduan, ikusten ari zaren patroi hori, erre ez erre, erre ez erre, uhina da. 

B2
17-09-2020
22762373
00:03:56
308