Alergiak
Sendagilearen azalpenak alergiari buruz. Sintomak, zer den, eragileak, ingurunearen eragina, hiriaren eragina, mendebaltzea, sendagileen froga eta sendabideak, txertoak,
Jose Antonio Navarro Armiarmen familiako parasito mikroskopikoak, ikusten ez direnak, araknidoak dira, zortzi hanka dituzte eta jaten dutena da gure azala. Beraien bizileku faboritoa, ba, janaria, tenperatura egokia eta hezetasuna lortzen duten lekua da. Hori da ohea, ohean bizi dira batez ere: oheko arropan, maindirea edo izaretan, koltxoian, koltxoiaren fundan, almoadetan, leku guzti horietan... Oso-oso ondo bizi dira, hortaz badirudi... bueno, igual jende askok ez daki, baina konpainia, ustezko konpainia baino gehiagorekin egiten dugu lo guk hemen. Hemengo ohe batetan kalkulatzen da ehundaka mila akaro, ba igual 300 edo 400 mila akaro dauzkagula gurekin batera lo egiten.
Esataria Ezazue pentsa beldurrezko filme bati buruz hitz egiten jarraitu behar dugunik, e? Hori dirudi, Jose Antonio Navarro alergologoak esandakoa entzunda, baina gauza guztiekin bezala hitz hauek bere tokian jarri behar dira ondo ulertzeko.
Atzo iritsi zen udaberria, zorioneko udaberria batzuentzat, zoritxarrekoa besteentzat. Baina norentzat zoritxarrekoa? Ba, alergia sufritzen dutenentzat. Horientzako zoritxarrekoa izaten da udaberria, bai. Doministikuak, negar malkoak, granoak, ezin arnasa hartu, gaizki pasatzen dute askok eta gainera, bere buruari galdetzen diote: zergatik niri?
Jose Antonio Bi gauza eduki behar ditugu kontuan: alde batetik alde genetikoa edo herentzia, guraso edo amona-aitona, enfin, gurasoetatik jasotzen dugun karga genetikoa. Horrek, karga horrek jartzen gaitu... jartzen du karga hori duenari jartzen dio arriskuan gaixotasun alergikoak edukitzeko eta karga genetikoa edo arrisku hori daukanak eduki dezake gaixotasuna, según ze gauzei esposizioa edukitzen duen. Orduan, hemen, gure kliman, gure bizimoduarekin, ba hori, infekzio gutxirekin eta baldintza higieniko onekin kontaktu handia daukagu etxe barruetan, ba, adibidez, akaroekin. Beste leku batzuetan, ba, adibidez, demagun Jaenen bizi den pertsona batek izugarrizko kontaktua dauka, ba, olibondoko zuhaitzaren polenarekin.
Esataria Hori alergia duenari sortzen zaion lehenengo galdera: Nik dakidala, oraingoz alergikoak ez garenei beste galdera-andana sortzen zaizkigu. Lehenengoa, zer da alergia?
Jose Antonio Alergia ez da erreza esplikatzen zer den baina era sinple batean esan dezakegu dela sistema inmunologikoaren erantzun desegoki bat. Sistema inmunologikoa pentsatua dago gure aurka datozen gauzen aurka borroka egiteko eta kasu honetan, sistema inmunologikoak ulertzen du guri gaitzik sortzen ez diguten gauzak txarrak direla eta horien aurka erantzun bat muntatzen du, erantzun desegoki eta azkenean gaixotasuna sortzen duen erantzuna izaten da.
Esataria Hala ere, alergiatik alergiara desberdintasunik egongo da, ezta?
Jose Antonio Ba, según zerk sortzen duen alergia esan dezakegu bai, alergia ezberdina daudela eta según ze organismoko zein aparatu edo zein sistemari afektatzen dion, ba, baita ere. Badaude azaleko alergiak, biriketako alergiak, sudur eta begietara afektatzen dituzten alergiak, aparatu... liseri-aparatu, digestio-aparatuko alergiak ere bai, enfin, mota askotako alergiak ditugu.
Esataria Eta egia al da udaberrian alergia gehiago izaten dela? Eta, ze alergia-mota da udaberrikoa?
Jose Antonio Egia da alde batetik eta gezurra ere bai. Egia da orain gehiago entzungo dugula alergiari buruz, ba, badirudielako udaberrian sistematikoki beti komunikabideetan alergiei buruz hitz egiten dela eta egia da udaberrian, nolabait, jende gehienak ezagutzen duen alergia, ba, areagotu egiten dela, hau da, polenen alergia ba, udaberrian gertatzen da landareek polena edo lore-hautsa udaberrian bakarrik botatzen dutelako. Baina zehatzago gu bizi garen lekuan, hemen Euskal Herrian, polen-alergia, lore-hautsa alergia ez da alergia nabarmenena, baizik eta akaroen alergia.
Esataria A, lore-hautsarena udaberrian, eta akaroena noiz?
Jose Antonio Akaroak urte osoan zehar daude, gehiago egoten dira udazkenean, gero udaran, udako hilabetetan badaude polen zehatz batzuk udaran bakarrik agertzen direnak, ez udaberrian, baizik eta udaran. Gero hondoak ere udaran agertzen dira eta badaude beste hainbat alergeno urte osoan agertzen direnak, adibidez, katuaren hileak alergia sor dezake. Etxean katua baldin badaukazu, ba, urte osoan daukazu eta bueno, animalia-hileak eta enfin... horrelako gauzak.
Esataria Beraz, akaroak dira gure azala jaten dutenak eta gurekin lo egiten duten zortzi hankadun armiarmatxo nanoak, ezta?
Jose Antonio Akaroak dira armiarmen familiako parasito mikroskopikoak ikusten ez direnak, araknidoak dira, zortzi hanka dituzte eta jaten dutena da gure azala. Horregatik beraien bizileku faboritoa, ba, janaria, tenperatura egokia eta hezetasuna lortzen duten lekua da. Hori da ohea, ohean bizi dira batez ere: oheko arropan, maindirea edo izaretan, koltxoian, koltxoiaren fundan, almoadetan, leku guzti horietan... Oso-oso ondo bizi dira, hortaz badirudi... bueno, igual jende askok ez daki, baina konpainia, ustezko konpainia baino gehiagorekin egiten dugu lo guk hemen. Hemengo ohe batetan kalkulatzen da ehundaka mila akaro, ba igual 300 edo 400 mila akaro dauzkagula gurekin batera lo egiten. Hor bizi dira, ezinezkoa da zeharo kentzea, zeharo eliminatzea ezinezkoa da baina badaude hainbat gauza egin ditzakegunak akaroen maila gutxitzeko gure inguruan.
Esataria 400.000 akaro, eta ez bi, e? 400.000. Jose Antonio Navarro alergologoak argi utzi digu zomorro hauek direla alergia gehien eragiten dutenak. Eguraldia, gainera, zerikusi zuzena izango du bai akaroengan eta bai lore-hautsean, noski.
Jose Antonio Eguraldiak, bai. Bai polenekin eta bai akaroekin baditu... badauzka bere zerikusiak. Akaroek behar dituzte baldintzak nahiko zehatzak, oso prezisoak ondo bizitzeko, batez ere hezetasuna behar dute, horregatik bizi dira ondo kostaldeko klimetan eta hemen, gure artean, ba, pilaka bizi dira eta eguraldia hezea dagoenean, ba, akaroak gehiago erreproduzitzen dira, akaro gehiago daude gure artean eta arazoak sortzen dute. Lore-hautsari bueltatuz, polenari bueltatuz, ba, badauka zerikusia eguraldiak, noski. Eguraldi ona egiten badu, eguzkia baldin badago eta batez ere haizea baldin badago landareek polen gehiago botatzen dute atmosferara eta polen hori atmosferan dagoen arabera ba, sintoma gehiago sor dezake polen horrek.
Esataria Eta lekua? Eta alergia duen kopuru handien zein tokitan dago?
Jose Antonio Adibidez, Araba aldean polenaren alergia akaro baino askoz nagusiagoa da eta hemen kostaldean, hemen Donostian eta Gipuzkoan eta Bizkaian arazo nabarmenenak akaroak sortzen dituzte eta baldintza klimatikoengatik.
Esataria Hala ere hirian bizi edo mendien inguratuta bizi horrek ere zerikusia izango du, ezta?
Jose Antonio Paradoxikoa dirudi, baina badirudi polenaren alergia nabarmenagoa edo maizago ikusten dela hirietan bizi diren jendearen tartetan. Badaude esplikazioak, horretarako teoria asko daude: alde batetik kontaminazioari buruz badaude teoriak, baina kontaminazio-mota zehatzei buruz. Badirudi nahiko garrantzitsuak edo oso garrantzitsuak direla diesel kotxeek botatzen dituzten partikulak erraztu egiten dute alergiaren agertzea. Eta gero badaude faktore asko, faktore sozialak eta industrializazioa... ez industrializazioa baizik eta urbanizazio-faktoreak.
Esataria Urbanizazioa esan duzu? Zer esan nahi du horrek, zer esan nahi du urbanizazioak?
Jose Antonio Etxe... gaur egun etxeetan, ba, gero eta jende gutxiago bizi da etxe bakoitzean. Orain dela urte batzuk normalak ziren etxe batean familia-senide tartean gurasoak, amona-aitonak eta bost edo sei seme... eta orain normalean familia medioa ez dakit zenbatekoa izango den, baina ziurrena gurasoak eta seme-alaba pare bat etxean gehienera. Bueno, gauza horiek badauzka... badute bere zerikusia alergiaren agerpenarekin edo hori pentsatzen dugu badaukala orain dela 30-40 urte etxe batean bizi ziren umeek harrapatzen zituzten katarro pila bat eta infekzio pila bat urte osoan zehar, ba, handiena harrapatzen zuen katarro bat eta denei kontagiatzen zien. Gaur egun hori ez da gertatzen, eta gainera ona da hori ere ez gertatzea, bakunak ditugu, antibiotikoak ditugu, ume gutxi daude etxetan, kontagio gutxiago, katarro gutxiago baina badirudi katarro gutxi edukitze horrek ez duela estimulatzen gure sistema immunologikoa era egokian eta orduan, nolabait gure sistema immunologikoa pixka bat dago ondo estimulatu gabe edo ez daki zeren aurka joan eta orduan, ba, printzipioz inolako gaitzik sortzen ez duten gauzen aurka hasten da borrokatzen. Eta horrek esplika dezake zergatik azkenengo 30 urteetan mendebalizazioa —westernitation ingelesez esaten dena— mendebalizazioak sortu duen alergiaren explosioa mundu osoan.
Esataria Alergia explosioa, beldurrak ematen du entzuteak ere. Tira, faktore hauek guztiak kontuan izanda nola daki batek alergikoa den ala ez?
Jose Antonio Hori mediku batek esan behar dio. Normalean gaixotasun alergiko hauek, eta jada, ari gara pixka bat zentratzen biriketako alergia respiratorioan, sortzen dutena izaten da, nolabait, iraun eta iraun egiten duen katarro latoso bat, edo horrelako antzeko gauza bat. Katarro latoso horren barruan, ba, eduki ditzakegu sudur eta biriketako sintomak, ba, doministikuak, batez ere hazkura izaten da sintoma nahiko nabarmena, hazkura aho-sabaian, hazkura sudurrean, hazkura begietan, hazkura eztarrian, doministikua, sudur itxia, malkoak eta kasu grabeenetan, ba, asma ere bai, arnasa hartzeko zailtasuna, txistua petxuan, bularrean, hori dena. Hori dena edo horietako sintoma... sintometako bat daukan batek bere medikuarengana joan beharko luke eta medikuak kontsideratzen badu beharrezkoa dela, ba, orduan espezialista batengana jo beharko luke gaixo honek.
Esataria Eta froga berriz, ze froga egiten dituzue espezialistek?
Jose Antonio Alergia-frogak badaude mota pare bat, edo, bueno, badaude gauzak. Normalean gehienak egiten ditugunak dira Brik-test izena duten frogak dira, froga horiek oso sinpleak dira 20 minututan egiten dira, eta según ze kontatu digun gaixoak, ba, gauza batzuk ala besteak ditugu, jartzen dira tanta berezi batzuk besoan, orratz berezi batekin zulatzen dira eta 20 minutura ikusten da erantzuna alergia bat baldin badago zulatu dugun edo pintxazoa egin dugun leku horretan erantzun bat ikusten da, gorritasun bat, hazkura eta pixka bat handitu egiten da zona hori eta bueno, gero badauzkagu guk erak eta kriterioak horiek neurtzeko edo según ze-nolako erantzuna aurkitu dugun frogetan eta según ze istorioak kontatu digun gaixoak, ba, hori interpretatu egin behar da eta horrela diagnostiko bat irabazi. Badaude ere bai beste froga batzuk, odolean egiten ditugunak, odol-analisien bidez, eta gero, jada, froga konplikatuak ere egiten dira.
Esataria Bueno, oraingo galdera garrantzi handia duen galdera da, batik bat alergia dutenentzat: Navarro doktorea, sendabiderik ba al du?
Jose Antonio Bai, badaude sendabideak, alde batetik sendabide totala lor dezakegu kasu batzuetan identifikatzen da alergeno zehatza eta ondo ebit atu dezakeguna. Ba, demagun etortzen zaigula kontsultara mutil edo neska bat, ba, lehen aipatu ditugun sintomekin eta kontatzen digu, ba, etxean hamster bat daukala eta ateratzen zaio froga positiboa hamsterraren hileari eta dena enkajatzen du hamsterra kendu eta sendatua dago, orduan, alde horretatik badago sendabidea. Hori ez da izaten edonola normalean. Normalean izaten da aurkitzen ditugun gauzak ez dira hain errez kentzen, gero badaude tratamendu mordo bat según ze sintomak kontatzen dizkigun gaixoak, ba, badaude pastillak, badaude spray bereziak, badaude tanta begitarako, badaude hainbat gauza, eta azken finean gaitza bere muinetik kontrolatzeko badauzkagu tratamendu bereziak guk erabiltzen ditugunak, immunoterapia deitzen dena zientifikoki eta jendeak kalean txertoak deitzen diena edo bakunak ere deitzen diena. Horiek dira tratamendu luzeak, espezifikoak dira nolabait da neurrira egindako traje bat bezala, gaixo bakoitzari bere... ez da kasu guztietan erabiltzen baina erabiltzen den kasuetan, ba, espezifikoa da gaixo batena. Tratamendu hori ezin da aplikatu beste gaixo bati, konposizioa eta formulazioa berezia da gaixo bakoitzarena. Da tratamendu luze bat, urte batzuetarako tratamendua izaten da baina horrekin lor dezakeguna da organismoaren edo sistema immunologikoaren erantzun desegoki hori, nolabait, egokitzea edo gutxienez egokitzeko bidean jartzea lor dezakegu.
Esataria Tratamendu luzea bai, baina erabakiorra. Berez, immunoterapia tratamendua edo txertoari esker aurrerapauso handia eman dela esan liteke, ezta?
Jose Antonio Bai, garapen handia izan du tratamenduak, nahiko... nahiko antzinakoa da. Lehendabizi erabili izan zen 1911n, baina azkeneko urteotan teknika berriekin, purifikazio-teknikekin eta gainera gero eta hobeto identifikatzen da zeini jarri, zeini jartzeko moduan eta zeini pena merezi duen jartzea eta zeini ez. Azkenengo urte hauetan, lehen esaten genuen bezala, garapen handia eduki du, ordain dela urte pare bat OMS erakundeak —Munduko Osasun Erakundeak... Osasun Erakunde Mundialak— finkatu zituen oso ondo zein kasutan pena merezi duen erabiltzeak eta zein kasutan ez eta gaur egun oso tratamendu... oso tratamendu garrantzitsua da gaixotasun alergikoak tratatzeko.
Esataria Immunoterapia tratamendua berez, alergia jasaten duten asko eta askorentzat erremedio ezin hobea izango da. 20.000 pezeta balio du tratamenduak baina edonork har dezake, txertoaren % 60 Seguridade Sozialak ordaintzen duelako. Hala ere, alergia prebenitzea ba al dago? Aurre hartzerik bai?
Jose Antonio Prebentzio modurik egokiena izango litzateke astronauta eskafandra baten barruan bizitzea eta hori ezinezkoa da. Kalera atera behar duzu eta kalera atera behar duzun bakoitzean, ba, polenarekin kontaktatuko duzu, orduan, ez dago prebentzio absolutorik.
Esataria Tira, ba, eskafandrarena baztertuko egin beharko dugu. Eta erabat prebenitzerik ez badago ere, aholkuren bat?
Jose Antonio Ba, daudenak dira nahiko gauza logikoak. Ba, adibidez, kotxean baldin bazoaz mendi erditik, ba, leihoak itxiak eraman beharko dituzu. Beti komentatzen dugu komenigarria dela lo leiho itxiarekin egitea eta batez ere goizaldean, goizeko 5etatik 7-8tara, ba, landareek bere zikloak dituzte eta juxtu ordu horietan polena botatzen dute atmosferara eta juxtu ordu horietan ba, ez da gauza txarra leihoak itxita edukitzea. Batzutan ere ahaztu egiten zaigu komentatzea, nahiko logikoa da... bueno, hau esplikatzeko, lehen ez dugu esan nola udaberrian zehar euria egiten badu egun batean, euriak egiten duena da polena atmosferatik garbitu, lurrera eramaten du, ba, fenomeno hori sor dezakegu etxe barruan. Egin dezakeguna da ohera joaten garenean hartu, ba, landareak freskatzeko erabiltzen den spray horietako bat, urez bete eta pulberizazio batzuk egin gelan. Horrek egiten duena da hortik minutu batzuetara ur hori pixkanaka erori egingo da lurrera eta egunean zehar leihoa irekia egon bada eta lore-hautsa sartu baldin bada gelan, ur horrek lore-hautsa lurrera botako du edo eramango du. Eta bueno, gauza horiek... gauza horiek askotan ez dugu esaten baina komenigarria da egitea. Eta gero, askotan ahaztu egiten dena da, betaurreko... eguzkiaren aurkako betaurrekoak erabiltzea udaberrian, ze horrela ez zaigu polena sartuko, ez da iritsiko, ez da hain errez iritsiko begietara.
Esataria Ba, kasu egin beharko diogu Jose Antonio Navarro doktoreari, asko daki alergiaz eta. Guk gure aldetik ahal duguna egingo dugu alergikoak ez izateko, baina gauzak nahikoa beltz daudela diote adituek, e? Etorkizuna ez da, ez, nahi genukeena bezalakoa. Azken datuek diotenez munduko biztanleen erdia alergiko izango gara/dira datozen urteetan. Baina benetakoak al dira datu hauek?
Jose Antonio Hombre, ez daukat kristalezko bolarik hori jakiteko. Hori esan dute adituek egiten dituzte... nolabait hartu datuak ze gertatu den azkeneko 20 urtetan eta transposizio bat egiten dute eta pentsatzen dute hori gertatu litekeela. Baina momentu honetan denbora daukagu edo juxtu orain gaude momentu onean prebentzio... prebentzioa egiteko, momentu onean gaude orain, ba, badaude saiaketak, ba, hainbat lekutan terapiak genetikoak egiteko, prebentziozko tratamendua jartzeko eta bueno, orain bezala, jarraitzen badugu, ba, baliteke hori gertatzea, baina nire esperantza, nire itxaropena da lortzea hori kontrolpean ...