Idazmen-ikastaroa irakasleentzat: Hizkuntzaren baliabideak eta estrategiak

Testu egoki eta zuzenak ekoizteko baliabide eta estrategiak ezagutzea eta horiek erabiltzen trebatzea, idatzizko testuetan.

Izena emateko formularioa

Helburu orokorra: testu egoki eta zuzenak ekoizteko baliabide eta estrategiak ezagutzea eta horiek erabiltzen trebatzea, idatzizko testuetan.
Helburu zehatzak:
• Egoera komunikatibo bakoitza bakarra da: testuinguruaren aldagaien garrantziaz eta eraginaz jabetzea.
• Ekintza komunikatibo ezberdinetan erabilitako estrategiak identifikatzeko gauza izatea. Bestela esanda, testu-hustuketan trebatzea.
• Elkarlana baliatzea. Ikaskideen ekoizpenak baliatuz (konparatuz, hobekuntzak proposatuz eta zalantzak argituz), edukiak barneratzea eta estrategia egokienak zein izan litezkeen erabakitzeko autonomia lortzea.
• Lau testu-genero hauen ezaugarriez jabetzea, eta zuzen eta egoki ekoizten trebatzea: mezuak, gutunak, azalpen-artikuluak eta iritzi-artikuluak.
• Egoera komunikatiboa zehaztu ondoren, eta, komunikazio-estrategiak baliatuz, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatzea.
Edukiak: helburuak kontuan hartuta, horiei dagozkien edukiak landuko dira:

  • Testuingurua: enuuntziatzailea, enuntziatarioa, xedea, testu-generoa (goian aipatutakoak) eta erabilera-esparrua
  • Testuaren azpiegitura orokorra
    • Plan orokorra
    • Interaktibotasuna
    • Sekuentziak
  • Testualizatze-mekanismoak
    • Konexioa: testu-antolatzaileak, lokailuak, puntuazioa…
    • Izen-kohesioa
    • Aditz-kohesioa
  • Ardura enuntziatiboaren mekanismoak
    • Ahots enuntziatzaileak
    • Modalizazioa

Izenburua

Hizkuntzaren baliabideak eta estrategiak

Donostia

Antolatzailea HABE
Ikastaro-mota Aurrez aurrekoa eta on-line
Aditua: Idoia Goñi Bengoetxea / Karmele Mendizabal Aldalur / Elena CalbilloTejedor
Iraupena: 40 ordu / 8 saio eta 20 ordu on-line
Noiz-nongoak

Donostian HABEren egoitzan, Vitoria-Gasteiz kalean

Datak:

Aurrez aurrekoa:

2018/11/ 9, 16, 23, 30 -- 2018/12/14 -- 2019/01/11, 18, 25

On-line: 2018/12/17-21 -- 2019/01/14-17 -- 2019/01/28-31

Orduak: 09:00 – 14:00

Norentzat Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak.Lehentasuna izango dute C2 eta C1 mailetan jardun duten irakasleek.
Matrikula 138,90 €
Izena emateko epea: 2018/10/10 – 2018/11/05
Eskaerak onartzeko eguna: 2018/11/07



C2
09-10-2018
16146678
2683