Jeanne Baret

Munduari bira ematen lehenengo emakumea izan zen Jeanne Baret, baina, emakumea zelako, Jean izenaren atzean ezkutatuta ekin zion bidaiari. Eskifaiak emakumea zela jakin zuenean, ordea, bota egin zuten Baret botanikaria itsasontzitik.

Hala eta guztiz ere, milaka landare-espezieren aurkikuntza zor diogu.

Eitb-ko Mare podkastean emakume honen biografia laburra entzun dezakezu.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: CC PDM 1.0 DEED

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Espedizio zientifikoa itsasoratu. Espedizio zientifikoak itsasorako bidea hartu, itsasoz egin beharreko bidaiari ekiteko. 
Haien artean. Talde horretako kideen artean zegoen banakoa, edota banakoak. 
Espedizioa hasi zenetik inor ez da konturatu. Espedizioaren hasieratik espedizioko kideek ez dute jakin emakumea dela. 
Elkarrekin bizi izan ziren Commerson hil arte. Senarra hil zen artean, biak batera egon ziren. 
Emakume batek inoiz egindakoa. Ordura arte, ez zen izan hori egin zuen emakumerik, alegia, hori egiten lehen emakumea izan zen. 
Munduari bira eman. Mundu osoko txokoetara eraman zuen bidaia egin. 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Mila zazpi(r)ehun hirurogeita zortzigarren urtea. Frantziako lehenengo espedizio zientifikoa itsasoratu da: Louis Antoine Bougainville espedizioa.  

Ehun da (eta) hamabost ofizial eskifaian. Haien artean, Commerson jauna, erregearen gorteko botanikari ofiziala, eta haren zerbitzari misteriotsua, Jean, zeinaren lana hura zaintzea eta haren hanketako infekzioak sendatzea zen. 

Itsas araudiak ez zuen onartzen itsasontzian emakumerik egotea, baina urte eta erdi baino gehiago igaro da espedizioa hasi zenetik eta inor ez da konturatu Jean, benetan, Jeanne Baret dela, botanikaria eta Commersonen maitalea.  

Eskorbutoak eta malnutrizioak ondorioak eragin zituen eskifaiako kideen artean, eta, osasun-azterketa batean, Bareten sekretua aurkitu zuten: emakume bat zen. 

Bikoteak hiru mila landare baino gehiago aurkitu zituen, horien artean, Bugainbilea, Baretek Brasilen aurkitutakoa: funtzio antiseptikoa zuen igokari bat, botanikoaren hanketako zauriak sendatzeko erabiltzen zuena.  

Azkenik, Baretek eta Commersonek Maurizio uharteetan misioa utzi zuten eta elkarrekin bizi izan ziren Commerson hil arte. 

Zazpi urteren ondoren, mila zazpi(r)ehun hirurogeita hamabosgarren urtean, Baret Frantziara itzuli zen, emakume batek inoiz egindako lehen mundu bidaiari amaiera emanez.  

Berari eta ekarri zuen dokumentazioari esker, bost mila landare-espezie berri aurkitu ziren.  

Mila zortzi(r)ehun eta zazpigarren urtean, bere balentriagatik Frantziako Gobernuaren aitortzarekin hil zen, munduari bira eman zion lehenengo emakumea izateagatik. 

B1
25-10-2023
30629175
00:03:41
1039