Jane Goodall
Peluxe bat eta Kenyako lagun bat tarteko, Tanzanian eman du ia bizitza osoa Jane Goodallek. Txinpantzeek leku egin diote beraien artean, eta nola txinpantzeak hala haien habitata babestea izan du bizibide.
Euskalerria Irratiko Gizalabak saioko pasarte honetan bere bizitzari buruz gehiago jakiteko aukera daukazu.
Biografia osoa entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.
Irudia: CC 1.0
HIZTEGI LAGUNGARRIA Eman bizitza osoa. Bizitzaren zati handi bat egiteko jakin bati eskaini. |
Kazetaria: Korrika eta dantzan sartu zaigu gaur Bakarne Atxukarro Estomba. Arratsalde on!
Bakarne: Atsalde (Arratsalde) on, bai! Gaur naturalista, aktibista eta primatologo den gizalaba bat. Haren izena Jane Goodall da. Txinpantzeen artean eman du bizitza osoa, Afrikan. Etologian doktorea da, Cambridgeko Unibertsitatean, eta honoris causa doktorea munduko 45 unibertsitate baino gehiagotan. Nazioarteko, bueno, pues (ba), 100 sari baino gehi(ag)o lortu ditu.
Kazetaria: Eta zientzialari handia!
Bakarne: Ho(r)ixe. Biño (baina) zergatik ekarri dugu gaur? Esan beharra dago 1934an Londresen jaio zala (zela). Txikitan pelu(t)xezko txinpantze bat jaso zuen opari (gisa), eta, dirudienez, gero izango zuen animalienganako, pues, maitasunaren hasiera izandu zan (zen) hori. Eskolako ikasketak amaitutakoan, administrazio-ikasketak egin zitu(e)n, eta klinika bateko administrazio-arloan egin zu(e)n lan, Oxfordeko Unibertsitatean, eta Londreseko dokumental-estudio (zinema-estudio) batean ere, pues, aritu zen. Kenyako lagun batek hara joate(r)a gonbidatu zuenean, bizitza aldatzeko aukera ikusi zuen eta, aizu, 25 urte zitu(e)n, e! Han idazkari-lana lortu zuen eta Louis Leakey doktoreari, Kenyako paleontologo eta arkeologoari, deitu zion telefonoz, animaliei buruz hitz egiteko eta bueno, pues, elkartzeko berarekin, ez. Eta, bueno, pues, esan zion: Bale, bale, idazkari-lana egingo dezu (duzu) zuk hemendik aurrera. Eta neskak baietz esan zu(e)n. Eta hara sartu zan, hasi zan holaxe, ja, lan (eg)iten, biño denboratxo (bat) pasata, gizonak, ja, neskaren interesa ikusi zu(e)n, ez, eta, bueno, pues, zeozer egin behar zutela pentsatu zu(e)n. Asi ke (Beraz) Tanzaniako Olduvaira bidali zuen hango txinpantzeei behaketa egitera (txinpantzeak behatzera). Eta, bueno, pues, neskaren erantzuna oso ona izandu zan. Horren ostean, Londresera bidali zu(e)n berriro primateen jokabidea aztertzen oso aditua zen Osman Hillekin, pues, ikastera. Eta, gero, bueltatzean, Gombe Stream ikerkuntza-zentroa sortu zu(e)n, baita izen bereko erreserba ere, Tanganyika laku ertzean, gaur egun Tanzania izena duen lurraldean. Eta, bueno, pues, horren bitartez, Leakey doktoreak bultzatutako Trimateak taldeko lehen zientzialari ospetsua izan zen Jane. Bueno, pues, honek hain lan ona egin zuen txinpantzeen jokabideari buruzko aurkikuntzan aritzean, Cambridgeko Unibertsitatean onartu zuten eta bertan doktoretza-lan bat lortu zuen etologian, eta horri esker lortu zu(e)n titulua, ez. Goodall oso ezaguna da txinpantzeen bizitza sozial eta familiarrari buruzko ikerketagatik; lehenagotik inork ikusi ez zuena, pues, ikusi du berak. Adibidez, behatzen zitu(e)n txinpantzeak zenbakitu beharrean, pues, izenak ematen zizkien eta horren eraginez, bueno, pues, harreman hurbila garatu zuen txinpantzeekin, eta orain arte txinpantze-gizarte batean onartua izan den gizaki bakarra da. 1977an, Jane Goodall Institutua sortu zu(e)n, eta gaur egun, bueno, pues, txinpantzeak eta haien habitata defendatzen ematen du denbora guztia. Eta bukatzeko, haren leloa aipatuko dugu, zeren oso polita da, eta, bueno, esaten du:
Soilik ulertzen baditugu, zaindu ahal izango ditugu.
Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu.
Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira.
Hori da Goodallek lau haizeetara errepikatzen duena behin eta berriro bere bizitzan zehar ikertu dituen txinpantzeek behar eta merezi duten errespetua lor dezaten.