Ipuin onak

Bizenta Mogelek 1804an argitaratu zuen Ipuin onac alegia-bilduma. Esopororen 50 alegia itzuli zituen latinetik euskarara Mogelek. Egokitzapen honetan, euskara batura ekarri dituzte horietako zenbait.

Bizenta Mogelek 1804an argitaratu zuen Ipuin onac alegia-bilduma. Esopororen 50 alegia itzuli zituen latinetik euskarara Mogelek. Jatorrizko liburua bizkaieratik oso gertuko gipuzkeran dago idatzita, eta garaiko grafiarekin.

Leticia Aristik haur eta gazte literaturarako egindako egokitzapen honetan, berriz, euskara batura ekarri dituzte Mogelen ipui onac. Liburuan ez daude alegia guzti-guztiak, baina dauden horiek euskara-maila guztietako irakurleentzako modukoak dira.

EGILEA: Bizenta Mogel
EGOKITZAPENA: Leticia Aristi
ILUSTRAZIOAK: Leticia Aristi
ARGITALETXEA: HIRIA
ARGITALPEN-URTEA: 2000

Paperean ez ezik, formatu digitalean eta audio-liburu gisa ere eskuragarri dago Ipui onac alegia-bilduma. Kasu batean zein bestean jatorrizko bertsioa da eskainitakoa.

 

Hona pasarte bat (65. or.):

Egiazalea, gezturtia eta tximinoa

Bi gizon elkarrekin irten ziren lurrak eta herriak ikustera: bat egiazalea zen eta bestea gezurti hutsa. Ibilian, tximinoak zeuden baso batera iritsi ziren. Tximinoen nagusia zenak honela esan zion bere mendeko bati:

—Bi gizon gazte ikusten ditut: zoazte eta esan niregana etortzeko.

Tximino hark nagusiaren mandatua betez bi gizonak ekarri zituen tximinoen nagusiengana. Hauek heldu zirenean, bera aurki eder baten gainean eseri zen eta bere bi alboetara beste tximino guztiak ipini ziren, bakoitza zegokion tokian. Tximino nagusiak bi gizon hauetako bati, gezurtiari alegia, zera galdetu zion:

— Zer diozu nigatik, gizon?

Honela erantzun zion besteak:

—Errege handi bat zarela, eta zure inguru eta aldamenean daudenak jaun handiak edo soldatu agintariak direla.

Gezurra bazen ere, tximino nagusiak errege izena entzun nahi zuenak, honela esan zuen:

—Egia esan duzulako sari eder bat jasoko duzu.

 

 

Orrialdeak: 77
B1
2025-05-18
31683205
429