• Egilea: Nabila El Souhaili (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Mota: Postreak

Txokolate-bizkotxoa

OSAGAIAK:

- Baso erdi olio
- Baso bat esne
- Sobre bat bainilla-azukre
- Baso erdi ur bero
- Sobre bat Nescafe
- Baso bat kakao
- Bi baso irin 
- Legamia
- Koilara bat ozpin 
- Bikarbonato pixka bat
 

NOLA PRESTATU:

Irabiagailu batekin azukrea, olioa, esnea, bainilla-azukrea eta Nescafea (ur berotan urtuta) nahastuko ditugu. Ondo nahastu ondoren, kakaoa, irina eta legamia gehitu. Bikarbonatoa ozpinarekin nahastu eta oreari gehitu. Gurina moldean igurtzi eta moldean irin pixka bat bota, ondoren orea moldean isuri eta 180º/30 minutuz labean sartu. Labea lehenago berotzea komeni da.

Irudia: Farooq Sharif, Pixabay


A2
2023-03-10
30189094
1265