• Mota: Barazkiak

PORRUAK

OSAGAIAK (lau lagunentzat)

+ Dozena bat porru handi
+ Ura
+ Gatza
+ Baso bat olio
+ Basotxo bat ozpin

Nola egin:

Porruak ondo garbitu behar dira, lurra izaten dute eta. Zainak kendu. Porruak ebaki puska handitan. Porruen zati zuriaren ondoko zati berdea ere aprobetxatu. Ondokoa bakarrik. Ur eta gatzean egosi. Egindakoan, porru-zatiek osorik egon behar dute, eta xamur. Gero trapu edo oihal batean jarri ura bota dezaten. Hotz atera mahaira, gainetik olio-ozpina gatzarekin erantsita.


B2
1969-12-31
16351200
718