Burua makurtuta ez ibiltzeko ekimena
Pantailekiko mendekotasunak dituen ondorioengatik kezkatuta, Altxa burua! ekimena jarri dute abian Tolosako gurasoek. Ekimen horri esker, haurrek aitzakia bat gutxiago dute mugikorra eskatzeko, deitzeko beharra dutenean, herriko dendetara jo ahal izango baitute telefono eske.
Hala, mugikorrik gabe ibiliko dira kalean. Altxa burua! ekimenaren berri eman dute Eitb-ko bideo honetan.
Irudia: Marco Wolff, Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Orain ez dago halako ezer. Gaur egun ez dugu eskura garai batean eskura genuen hura. |
Gurasoa: Gurasoon bildurretako (beldurretako) bat da, e, gure haurrak kalean daudene(a)n bakarrik, ba, zerbait gertatu ezkero (gertatuz gero), edo behar bat izan ezkero, ba, nora jo, ez? Gu umeak ginenean (telefono-) kabinak zeuden, o(r)ain ez dago holako ezer. Ordu(a)n, edozein dendatan, pegatina ikusten baldin badu, lasai asko eskatuko du mugikorra edo telefonoa, dendan daukatena, eta utziko diete gurasoei deitzen.
Dendaria: E, ume(a)k etortzen di(r)ene(a)n, beharra dutene(a)n, ba, etortzeko lasai denda(ra), eta, bueno, ba, guk, ba, telefonoa utziko diegu, (ed)o mobila (ed)o mugikorra edo, deitzeko, nahi dutenei. Bueno, ate(a)n jarri behar deu (dugu) pegatina bat. Umeek badakite zer pegatina dan (den), eta ikusi ezkero, pues (bada), sartzeko lasai pegatina horrekin. O(r)aingoz ez zaigu inor etorri, heldu(re)n bat edo beste etorri zaigu, ho(r)i bai, heldun bat edo beste, bai, baina umerikan oaindikan ez zaigu etorri.
Gurasoa: Gu gurasook, e, hasi ginan (ginen) hausnartzen, e, guraso-eskola ezberdinetan zer eragin zuen mugikorrak, pantailek orokorre(a)n, ez mugikorrak bakarrik, zer eragin zuen hau (honek) gure haurrengan eta gure nerabeengan. Hiru zentroak hasi ginan (ginen) batera lantzen gaia, eta, ba, sortu zan (zen) talde bana zentro bakoitzean. Elkarren berri izan genuenean, ba, bueno, ba, ja logikoa izan zen denak elkartu eta batera lan egitea.
Zientzialariek diote hamasei urte dala (dela), e, adin egokiena. Hori izango litzateke, ba, bueno, gure nahia, baina badakigu hau, urtebetean hori ez dala lortuko, orduan, bueno, ari garena hitz egiten da Lehen Hezkuntzako 6. maila, DBH 1, hortik atzeratzea ahal dan gehiena. Azkene(a)n sare sozialek eta bideo-jokoek menpekotasunak (mendekotasunak) sortzen dituzte, eta menpekotasun horiek eramaten dute gaitz mentaletara, ez, esan dezagun.
Baino (baina) ez da hori bakarrik kezkatzen gaitu(e)na: kezkatzen gaitu ere bi urteko umeak gero eta berandu(a)go hasten direla hitz egiten; sei urteko umeak gero eta berandu(a)go hasten dira idazten; e, sozializatzeko arazoak daudela; e, ez garela gai aurrez aurre hainbat gauze(ta)z hitz egiteko, baina bai mezu bidez; bueno, badaude hainbat kontu…
Baino gero iristen zaigu DBH 1 eta hezkuntza-sistemak ematen die chromebook bat, edo eros(t)arazten die chromebook bat ikasle guztiei. Eta chromebook ho(r)i gure etxeetara sartzen da, umearena da eta etxeko lanen aitzaki(a)tan erabiltzen du mila istori(o)tarako. Ba, tartean sare sozialak, bideo-jokoak eta abar. E, bai, ho(r)i kezka-iturri bat da, baina, bueno, horrek atzetik beste lan eta interes batzuk ditu eta poliki(a)go doa. Zailagoa da.
Dekalogo bat adostu genu(e)n herri guztian, herri guztiko gurasoekin. Hiru zentroetan, ba, hamar arau, e, gurasoek erabiliko dituztenak pantailen aurrean. Lehenengo araua da “Eredu izan”. Eredu izateko, bueno, mugikorrak badauka ongizate digitala izena du(e)n toki bat ezarpenetan, eta hor azaltzen da zenbat denboraz erabiltzen dugun mugikorra. Begiratu, lehenengo, datua, norberak zenbat denbora egiten du(e)n, eta hortik hasi. Gero, jakinarazpenak kendu, sare sozialetakoak, holako, holako ekintza txikiekin. Eta, azkenekoa, adeitasuna, ez, guraso(ak) ez bagara momentu batean eredu, ez ibili kulpa botatzen. Ba, bueno, ba, ez gea (gara) izan, eta hurrengorako kontziente izan, hurrengo(a)n izango zea-ta (zara-eta).