Saharako egoera larriagotzen

Saharako errefuxiatuen kanpamenduek laster mende erdi beteko dute eta euren egoera egunetik egunera gogorragoa da. Azken aldiko hainbat erabaki politikori erreparatuz gero gainera, ez dirudi egoerak hobera egingo duenik.

Eñaut Landa Oporrak Bakean elkarteko kidea da eta bigarren aldiz izan da Tindufeko kanpamenduan.

Euskalerria irratiko Metropoli Forala saioan bisita horretan ikusitakoen hainbat pasarte azaldu ditu.

 

Elkarrizketa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

48 urte inguru. Gutxi gorabehera 48 urte.
Alde egin zuten. Joan egin ziren.
Errepresio latza pairatuz. Errepresio gogorra sofrituz.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Saharan egon zara, duela gutxi. Egun on eta ongi etorri, Eñaut Landa. Saharara bertara joaten zaren lehenengo aldia da?  
Eñaut Landa, Oporrak Bakean taldeko kidea. Kaixo, egun on. Ez, bigarren bidaia da Saharara. Beno, Saharara esaten da baina, berez, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara joaten gara, Tindufera, Aljerian kokatuta dauden kanpamendu horietara.  
Esataria. Zabaldu dezagun mapa, ezta? Google Maps. Non daude kanpamendu horiek? Aljeriaren barruan? 
Eñaut Landa. Bai, hori da. Duela 48 urte inguru, Saharako mendebaldean gerra hasi zenean Marokorekin, alde egin zuten errefuxiatuek sortu zituzten kanpamendu horiek Tindufen. Eta ja, hor daramatzate 48 urte, eta beno, ja, egitura oso bat daukate eta, zoritxarrez, egonkortze prozesu luze batean daude.  
(…) Ez, gaur egun, kanpamenduetan 180.000 saharar-edo egon daitezkeela kalkulatzen da, baina beno, ez dago zentsu ofizialik. Eta gero, beste batzuk, mendebaldeko Saharan edo lurralde okupatuetan jarraitzen dute, baina horiek Marokoren kontrolpean eta, egunero, errepresio latza pairatuz.  
(…) Marokok mendebaldeko Saharan interes handiak dituela lurralde horretan dauden Fosfatoa, eta gauza ezberdinengan. Eta gero, arrantza ere, zonalde hori… esan ohi da estatu espainiarrean jaten dugun arrainen zati bat Marokotik datorrela esaten dutela, baina mendebaldeko Saharako uretan arrantzatzen dute. Eta hor daude interes ekonomiko horiek, eta hortik dator Sahara eta Marokoren arteko gatazka, eta gero, estatu espainiarrak izan duen jarrera Marokoren laguna bihurtuz, ba horrek ez du konflikto (gatazka) honetan laguntzen.     

  

B2
2023-05-15
30280911
00:02:19
1763