Pantailak: ikusmen arazoen erantzule?

Aspalditxo bizi gara pantailek inguratuta eta orduak eta orduak ematen ditugu haiei begira: bai lanean baina baita gure aisialdian ere. Horrek zer nolako eragina dauka gure ikusmenean?

ETB1en egin duten bezala, oftalmologo bati galdetzea onena eta erantzuna, berriz, hurrengo bideoan: adi pantailari!

 

 

 

 

 

Irudia: Mohamed Hassan, Pixabay.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Biztanlegoa adindu egin da. Biztanle edo gizarteko pertsona multzoa  zahartu egin da.
Askoz ere lehenago. Arinago, askoz ere azkarrago.  
Gertuko ikusmena. Gertura begiratzea edo hurbiletik begiratzea eskatzen duen ikusmena. 

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Itziar Martinez Soroa (Oftalmologoa). Orokorrean biztanlegoa adindu egin da, eta horrekin ba gaixotasunen prebalentzia erlazionatu egiten da zuzenki adinarekin. Horrekin batera, ba biztanlegoaren adintasuna, baina onartu behar dugu ere teknologiak ba metodo-diagnostikoa hobetu duela. Gaixotasunak lehenago diagnostikatzen ditugu, eta baita ere, zorionez, geroz eta tratamendu gehiago ditugu. Orduan, era berean ditugu gaixotasun gehiago, baina askoz ere lehenago diagnostikatzen ditugulako, eta asko ere tratatzen ditugulako.  

Ba gurasoen ohiko galdera izaten da. Orokorrean ez da ikusi erlazio zuzena pantailaren erabilera eta miopiaren prebalentziarekin. Baina bai badakigu, eta hori ikerketa asiatikoetan (asiarretan) urte asko daramate hori ikertzen, herri garatuetan, bereziki ikasketen maila altuagoa denean eta eskolarizazio handiagoa denean, gertuko ikusmena gehiago erabiltzen da, pantailarekin edo pantailarik gabe. Eta era berean, kanpoaldean egiten diren aktibitateak gutxitu egiten dira, hau da, gutxiago erabiltzen da urrutiko ikusmena. Eta badirudi faktore horrek, hau da, gehiago erabiltzea gertuko ikusmena eta ordu gutxiago kanpokaldean, bai duela erlazio zuzena miopiaren prebalentzia handitzearekin gaur egungo gure gizartean

B2
2023-02-13
30148887
00:02:06
2270