Elurraren eragina naturan

Elurrak on edo kalte egiten die landareei? Pentsatu duzu inoiz? Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoak elurrak landareengan duen eraginari buruzko azalpenak eman dizkigu bideo labur honetan.

Bideoaren amaiera aldean, herri-tradizioak, batez ere baserritar jendeak, ezagun dituen hainbat esamolde ere aipatzen ditu. 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Luster, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Lehenengo onura. Lehendabiziko alderdi ona, aurreneko alde ona edo abantaila.  

Ura izaki. Ura denez, ura baita. 

Zikloa moztu. Zikloa mantsotu, apaldu. 

Gozatu egiten ditu. Ondu egiten ditu.   

Izurriteak atzeratu. Plagak berandutu edo gibeleratu.   

Simaurraldi on bat adinakoa. Simaurra edo gorotza landareei botatzea bezain ona.  

Uztetan bildu. Uzta-garaian batu.   


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jakoba Errekondo agronomoa. Lehenengo onura izango litzateke, elurra bera ura izaki, ba lurrean sortzen dituen erreserbak, eta bueno ba, ur-pilaketak, gerora landareek, eta bueno, lurrak, lurreko bizidunak [bizidunek] erabiliko dituztenak. Elurra beti dator tenperatura baxuekin, eta orduan, horrek egiten duena da landareen zikloa moztu. Hotzak, ez elurrak bakarrik, hotzak berak ere porruak, azak, aza gorriak, bruselak (bruselazak), azalorea, brokolia, romaneskoa, horiek denak gozatu egiten ditu, landareei kalte egiten dieten gaitzak eta izurriteak ba atzeratu egiten ditu.  

Ze(ren) elurte handiak etortzen direnean, ba beti daukagu, ba adarrak puskatzen dira, elur-karga handiak hartzen dituzten… Batez ere hostoei eusten dioten landareak [landareek]  ba klaro, hosto horiekin lurrari gehiago eusten diote, eta orduan ba hausteko eta, edo pitzatu edo zartatzeko arrisku handiagoa dago.     

Beti esan izandu (izan) da elurte on bat simaurraldi on bat adinakoa badela. Elur-urte, ezkur-urte; arto-urte; zitu-urte; ogi-urte. Hau da, denak gauza onak, fruitu onak, gero uztetan bilduko ditugunak.    

B2
2023-02-06
30135485
00:01:45
1533