Nola sortzen da ekaitza?

Euskal Metereologia Agentziatik (Euskalmet) Onintze Salazar etorri da Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaiora azalpenak ematera ekaitzei buruz.

Trumoiak, tximistak, hodeiak, tenperaturak… Horiek guztiek  ekaitzekin duten zerikusia jakin nahi baduzu, entzun hurrengo pasartea.

 

 

 

Argazkia: Juanedc (CC BY-SA 2.0)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Guillermo Roa esataria. Onintze Salazar, kaixo, ongi etorri.
Onintze Salazar (Euskalmet). Kaixo, mila esker.
Guillermo Roa. Eta noski, ekaitza hitza esaten dugunean, trumoiekin lotzen dugu. Beti ez dira egoten, baina trumoiak dira nolabait ikonoa, ez?, ekaitzetan, ez? Tipikoa, udarakoa.
Onintze Salazar. Bai. Udan… egia esan, udaberrian hasten dira, e! Gero udaran izaten dute hola, nolabait pico (erpin) antzeko bat, gehiago sortzen direlako. Eta orain azalduko dut zergatik udan batez ere. Baina nolabait bereiztu beharko genituzke ekaitzen inguruan bi motatako ekaitzak, nolabait esateko. Alde batetik, negukoak, eta bestetik, udakoak esango dugu. Baina bueno, udako horien artean da udaberrian hasi eta, eta bueno, normalean irailean ere izan daitezke, ez? 
Nolabait beroarekin, giro beroarekin lotuta dauden ekaitzak ditugu alde batetik, eta neguko ekaitzak bestetik. Neguko ekaitzak normalean etortzen dira, bueno, ba badakigu, borraska bat sortzen da, hor Atlantikoan, gugana hurbiltzen da. Hortxe dauzka bere fronteak berarekin batera. Fronte hotz horretan, gehiago nolabait, hazten baldin badira hodei horiek, bueno ba, ekaitza ere etor daiteke fronte batzuekin.
Zer behar dugu nolabait ekaitza izateko? Ekaitza definizioz, eduki behar duguna da deskarga elektriko bat, beraz, tximista eduki behar dugu, eta horri deituko diogu trumoi-ekaitza. Bai? Gero, trumoia entzun ala ez entzun, hori ere bai…
Guillermo Roa. Hori beste kontu bat da. 
Onintze Salazar. Bai. Airearen baldintzen arabera entzungo dugu. Eta bueno, batez ere, ze distantziara gauden, ezta? Baina bueno, trumoi-ekaitza izateko behar duguna da deskarga elektriko hori izatea.
Eta neguan gertatzen dena da ez dela hainbeste handitzen hodei, trumoi-hodei hori. Ze(ren) trumoi-hodei horiek asko handitu ahal izateko eduki behar dena da tenperatura-diferentzia handia, beheko partea eta goiko partearen artean. Bai? 
Orduan, neguan, nolabait esateko, ia-ia aire guztia nahiko hotz dago, hezetasun handia dago. Beraz, batzuetan bai sortzen dira trumoi-hodeiak, ez dira oso altuak, nolabait esateko, baina bai nahikoak deskarga elektriko horiek sortzeko eta baita txingorra uzteko. 
Eta pentsatzen baldin badugu, neguko ekaitzekin batera izaten dugun [ditugun] kazkabar-ale horiek txikiak izaten dira, bai?, udakoekin alderatuz. Udan tamaina ezberdinetako txingor-aleak ditugu bai, baina normalean potoloagoak, handiagoak izaten dira. 
Guillermo Roa. Hori da. 
Onintze Salazar. Eta negukoak, txikiak. Eta gainera, neguan normalean fronte horiek nondik etortzen dira?: itsasaldetik. Beraz, aukera gehiago egoten da neguko ekaitz horiek ipar isurialdean botatzeko, eta bereziki kostaldetik gertu, hor itsasoko tenperaturak ere badaukalako eragina. Askotan lurrean dagoen tenperatura eta fronteak ekartzen duen airearen tenperatura hori hotzagoa da, eta oraindik ere itsasoa egon daiteke apur bat, nolabait esateko, epela. Hor, beraz, tenperatura-diferentzia horrek ere lagundu egiten du negu-partean trumoi-ekaitzak sortu ahal izateko, bereziki kostaldetik gertu.
B2
2021-04-22
28170913
00:03:14
3432