"Baliteke poesia guztiak ez izatea minaren ukendu, baina Leterena hala da eta, dudarik gabe, baita Kazabonena ere. Horretan kideko dira Xabier eta Antton, baina ez horretan bakarrik. Biak oiartzuarrak direla bazter utzita ere, nabarmena da Xabier Leteren eragina Anttonen poesian bai asmo-jarreretan bai arnas poetikoan. Ez da kopia, poetika jakin batekin bat egiteko modu propioa baizik. Ez dai nik esana soilik, Anttonek aitortza jator eta ezinago zuzena egiten baitio poemotan maixuari"