: Bakardadeari buruz hausnartu du Kortak lan honetan: “Badakizue, askatasunaren prezioa bakardadea dela”, adierazi du liburuaren hitzaurrean. Poesia eta poetak ere aipatzen ditu, “poetak hizkuntzarekin egiten du lan” bezalako hitzekin.
Ehun inguru poesia bildu ditu liburuan, eta berak egindako irudiekin osatu du. Iñaki Bastarrikaren laguntza izan du eta bera izan da editorea. Bastarrikari eskaini dizkio hitz batzuk liburuan.
39045 goizuetako
Liburu honetan Goizueta nafar herriko etxeen izenak aztertzen dira. Honetarako egileek artxiboetako lekukotasunak, goizuetarrek ahoz erabiltzen dituzten aldaerak eta han-hemengo antzeko izendapenak hartu dituzte aintzat, oikonimo bakoitzak, etxe izen bakoitzak jatorriz esan nahi duena argitze aldera. Azalpen historiko eta linguistikoez gainera argazkia ere paratu dute etxe bakoitzaren aldamenean, desagertu edo hondatu direnen kasuan izan ezik, hauen irudizko testigantzarik ez baita gelditu.