Kazetariak erritmoz idatzi behar du, monotoniari aurre eginez, dino egileak. Euskerazko prentsea beste erritmo batean idatzi beharko litzateke, bere ustez. Euskal kazetariak baditu baliabideak irakurlea adi izateko, testu monotonoei aurre egiteko, hiztun onak dituan lez. Hernaniko Kronika herri egunkariaren 12 urteko esperientzia kontau dau Izagirrek. Jexux Eizagirre euskera komunikatiboan aditua da, eta Hernaniko Kronikako kolaboratzailea izan da hamar urtean.
Hernaniko Kronikaren helburuetako bat izan da ahozko jarduna eta idatzizkoa hurreratzea, musika eta erritmo bera emotea. Izagirrek ahozko kontalaria izan dau eredu bere lanean.