Edukira joan $theme.include($body_top_include) -
2024/01/31 | 79
Asisko Urmenetaren saiakera grafikoak bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die, hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue, 1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-, Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria Irastortza -Donostia, 1906-, haien biografiak argitara ekarrita.Bistan da kulturaren transmisioan emakume aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-album hau omenaldia ere bada Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei, errientsa herrizale haiei.Asisko Urmenetak idatzi eta marraztutako liburu hau argitalpen kooperatiboa da, Begiraleak elkartearen (EKE), Erroa argitaletxearen eta Herrima argitaletxearen artean, eta memoria historikoaren berreskurapen-ariketarako lanabes izan nahi du. Dom Campistron ilustratzaileak ere parte hartu du liburuan, barneko mapa eta 1924ko manifestua ilustratu baititu bere estilo askeaz bezain hausleaz. -
-
-
2024/01/31 | 51
Nafarrak, gaztelauak, aragoiarrak, gipuzkoarrak, bizkaitarrak, arabarrak, bearnotarrak, frantsesak, guztiak Iruñeko atarian bilduta Nafarroako Konkistaren (1512-1524) zelai beteko batailan parte hartzeko. Umorea eta ironia, zehaztasun historikoarekin, erreinuaren historia betirako aldatu zuen mugarri horren egoera, toki eta protagonisten berri emateko. Komiki honetako datu historiko guztiak Peio. J. Monteano Sorbet Nafarroako Errege Artxibo Orokorreko goi-mailako teknikariaren “Noáin 1521. El principio del fin” liburutik atera dira. -
2024/01/31 | 94
Bigarren Mundu Gerraren hondamendia ikusirik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak gizatasuna eta duintasuna itzuli nahi izan zizkion gizakiari. Balio horiek eta beste asko beti egon dira jatorrizko herrietan. Horregatik, amazigh, guarani, ijito, maori, zulu eta beste herri batzuen ipuinen harira, iritzi artikulu sakon batzuk prestatu ditugu, giza eskubideen egungo egoera aztertzeko. Izan ere, bere artikuluek diotena gehienetan betetzen ez bada ere, Aldarrikapenak lehen bezain beharrezkoa izaten jarraitzen du. -
-
2024/01/24 | 94
Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak –eguraldiari buruzko hitzak– Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoahartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu. Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak... edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko. Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri edo eskualde batera jotzea, zein ele erabiltzen diren ikasteko, edota bidaian barrena agerturiko hitz guztien aurkibideaz baliatu, non erabiltzen diren begiratu eta testuingurua irakurtzeko -
-
-