Iragazi
Josu ospitalean dago, ustez, bere azken egunak izango direnak igarotzen. Heriok aurki eramango duela sinetsita dago, gauero egiten baitio bisita. Josuk, halere, ez du hil nahi, eta ihes egin behar diola erabakitzen du, engainatuko duen zerbait asmatuz. Estualdi horretan dagoela, heriotzari buruzko istorioak kontatuko dizkiote elkarri.
Ritak arazo bat dauka: gurasoek batere gustatzen ez zaien xurgagailu bat itzuli behar dute, gailuak opari zekarren panpina esklusiboa barne, eta Ritak ez du jostailua inon aurkitzen. Gurasoek espero dute agertuko dela panpina eta konfiantza dute alabarengan. Beraz, Ritak eginahalak eta bi egingo ditu aita eta amaren nahia betetzeko eta erabateko fedea du asmatuko duela ataka horretatik onik ateratzen... Edo ez? Ritak ez daki, ordea, baten batek informazio baliotsua gorde duela berea bezalako panpina batean. Eskerrik Nikolai lagun berriak lagunduko dion.
Bere auzoko biltegi zahar batean zerbait izugarria ikusi du Ritak: zilarrezko txori bat. Etxera itzultzean, osaba Danielek kontatzen dio, elezahar batek dioenez, zilarrezko txori bat ikusten denean, desio bat eskatzen bada, bete egiten dela. Ritak ez du ezer eskatu eta txoria ikusi nahi du berriro.
Erregaliztarrek ez dute ulertzen zer zaila den mutil batekin ateratzea. Eta, era berean, ez dakite zer gaitza izan daitekeen ohe elastikoko jauzi lehiaketa batean parte hartzea, zure lagunik onenari lekua kendu diozunean. Hala ere, Dottek bi erronka garrantzitsu horiei aurre egin beharko die.
Erregaliztarrak guztiz harrituko dira Fannyk bere itxura aldatu nahi duela adierazten dienean. Izan ere, mutiko itxura omen duelako ziria sartzen diotela eta, neka-neka eginda dago. Eta berdin harrituko dira talentu lehiaketa batean finalista geratu nahi izango duenean, bere ametsa betetzeko: zaldiz ibiltzen ikastea.
Basoan bizi zen Nadia, ama, neba eta osabarekin batera. Baina Lukas ezagutzeak tximista baten zirrara sentiarazi zion, adiskidetasun baten hasiera... Eta, gerora, oso gerora, poema liburu bat deskubritzean, Nadiari haur denborako oroitzapen haiek etorri zitzaizkion gogora.
Lennartek berriro ere mahai teniseko txapelketa irabazteko asmoa du. Primeran ari da entrenatzen, baina, bat-batean, guztia aurka jarri zaiola ematen du: aurkaria aldatu diote. Michaelek txapelketarako pala hautsi dio, epaileak ez du erabaki zuzenik hartzen, eta, are okerragoa dena, Lennarti jokoan eragina izango duen xantaia egin diote... Lagunekin batera saiatuko da errudunak topatzen.
Linhen idolo handia, Yamada Yuuto judoko maisua, ikastetxera etorri da bisitan. Linh poz-pozik dago: maisuaren laguntzaile pertsonala izateko eskatu diote! Baina kontua zaildu egingo da; izan ere, Yuuto aurretik ezer esan gabe desagertu egiten da maiz. Itzultzen den bakoitzean, lur jota eta urduri egoten da. Bost Izarrek arrastoari jarraitzea erabaki dute. Okerreko eskuetara iritsi behar ez duen liburu baten bilaketa arriskutsuan sartuko dira laster.
Jarraitu
HABEren Orriak