Mikel Zabalzari beti gustatu izan zaio negua. Pirinioetan hasi zen eskaladan, Gavarnieko zirkuan, izotzezko bide etereoetan. Eskia egin du,
Himalaiara joan da, eta bide berriak ireki ditu ohiko ibilbideetatik aldendutako harkaitz erraldoietan, eta Antartikako izotzetan barrena egin du aurrera, haizearen bultzadak lagunduta, lera bati tiraka.
Kontakizunaren bidez, bere kordadaren parte izango gara, eta Alpeetara eta Patagoniara joango gara, munduko horma handietara, eta haien babesean egingo dugu lo, haizea eta elurra nagus i diren altitudeetan: Peuterey, Trango, Piergiorgio, Kanchenjunga, Dunagiri...