Lan honetan, Lizoainibarren (Nafarroa) agertutako euskal sermoi zaharren sorta bat aurkeztu dut. Oraingoz, hango euskararen aztarna dokumental luze bakarra da. Aurkikuntza nola gertatu zen azaldu dut, corpusa deskribatu, datatu eta katalogatu dut. Egileak identifikatuta, datu biografikoak ere bildu ditut. Gainera, hizkuntz ezaugarri zenbait deskribatu, iturriak dokumentatu eta itzulpen ohiturez aritu naiz, eta, orobat, euskara predikaziorako herrian bazter gelditzen ari zela ondorioztatu dut.
