Erdi Aro lehenean, estaturik ez zela, euskaldunek beren burua batzarretan gobernatu zuten. Zer delata onartu zuten, halako batean, erregearen buruzagitza? Nola, azkenerako, pronbintzietako eliteek batzar haiek deuseztatu zituzten?
Antzinako herri-batzarretatik gaurko kontzeju ireki eta udaletara bidaia egitera gonbidatzen gaitu Pablo Sastrek. Estatuak eta kapitalistak elkarri eskua emanda diren garaian, gure tradizio politikoan bilatzen ditu herri-gobernuaren oinarriak.
Estatuaren aldeko ahalegina eta batzarraren bidea kontrajarriz, “euskal herrietako batzarra” proposatzera dator: batzar subiranoen herria.
“Azkenean, nazio gisa biziko bagara, gobernu-modu batek bilduko gaitu. Gobernu-modu hori, estatu- egile izanen den, edo batzarretan oinarrituko den, guri da ebakitzea”.