1972an Iruñea kulturaren eta gogoetaren erdigune bilakatu zen. Musikak, literaturak, zinemak, abangoardiak... hiriko espazioak bete zituzten eta mugarria ezarri zuten estatuko eta nazioarteko kultura panoraman. Premisa hori abiapuntu hartuta eta urteurren hori ospatze aldera, 2022an Nafarroako Gobernuak topaketa berriak antolatzea bultzatu zuen. Horrela loratu ziren Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak; elkarrizketa eta gogoeta intelektual eta kulturalen izaerari eutsi zioten, baina XXI. mendeko ikuspegitik begiratuta, alegia, egungo errealitatera eta gizartera eta aurkezten diren erronka berrietara egokituta.
Ia ehun pentsalari eta artistak Baluarte eta beste txoko batzuk ideiez, proposamenez, sorkuntza artistikoz eta eztabaidaz bete zituzten hamahiru egunez. Egitarauan, pentsamendua eta arte eszeniko eta bisualak uztartu ziren; horri esker, gune eraldatzailea eta oso aberasgarria sortu zen, eta hainbat arlo jorratu ahal izan ziren: filosofia, teknologia, dantza, feminismoa, soziologia edo aktibismoa.
Liburu hau egun haiek dokumentatzeko eta irudikatzeko gauzatu den lanaren emaitza da, eta 27 egilek topaketetan bizi izan zituzten sentipen eta esperientzia batzuk jasotzen ditu. 39 kronikek gogoetaz gozatzeko eta diziplina anitzeko ekitaldi horretan izan ziren elkarrizketa, mahai inguru eta beste jarduera batzuetatik bidaia txiki bat egiteko aukera emango digute.