Iragazi
Estellerriko euskararen hiztegiak gaur egungo ikasleei nahiz irakurleei eskura jartzen dizkie gure eskualdean gorde diren bertako euskararen lekukotasunak. Bi norabidetako hiztegia da, Estellerriko euskaratik estandarrera doana eta euskara estandarretik Estellerrikora, erabiltzaileak behar dituen kontsultak erosotasunez egin ditzan.
Honela, beraz, Estellerriko euskaltzaleok aspaldi beteta ikusi nahi genuen helburua gauzaturik ikusten dugu orain.
Karlistaldian kokatutako kronika, Jaungoikoaren, foruen eta Euskal Herriaren alde borrokatu zen apaiz gerrillariaren ibileren berri ematen duena euskara ezin ederrago batean. Karmelo Landaren hitzaurreak liburuan kontatzen diren gertaeren tesuinguru historikoa ematen digu.
Karlistaldian kokatutako kronika. Apaiz gerrillariaren ibilerak. Jaungoikoa, foruak eta Euskal Herria helburu. Gure historiaren testigantza bizia.
Jarraitu
HABEren Orriak