Edukira joan
-
-
-
-
2024/04/11 | 90
Liburua hiru zatitan dago banatua: lehena, aitzinsolasa da, Dicharryk Kenneth Goldsmithi bere horretan hartu diona, ingelesez; bigarrena, ready-made kontzeptua zer den azaltzen duen idatzi kritikoa, orain arte egindako lana ulertzeko balio duena; hirugarrena eta azkena, ready-made delakoarekin dago osatua, aleatorioki. Esaterako, argitan jartzen ditu, hein berean, 2023ko iparraldeko baten etxeko pusken sarea eta ETAk Euskal Herriari, azken adierazpena (2018) kapituluak, adibidez.
-
2024/04/11 | 101
Literaturaren alorrean, aspaldiko ohiturak badira. Hala nola, herri batean edo mundu mailan, tragedia izengabeak gertatzen direnean, ironiaz, sarkasmoz eta trufa garratzez aipatzeko jaidura. Batzuek gaizki hartzen dute, baina besteek gozatzen dute, molde irudiz zakar horrek gauzen ifrentzua agertzeko balio duelako. Irlandako bere xokoan, hori zuen arraiki egiten Jonathan Swift handiak. Migrazioen inguruko dolore guztia paperean etzatzeko, Eric Fottorino kazetariak, bide bera hartzen du, tragedia horren aitzinean, baztertu behar baitira sentimentalismoa eta kontzientzia ona, minaren funtsa begiak zabalik kontsideratzen hasteko.
Lesbos uhartean, beraz, arrantzale bat mintzo da bisitari kandido batekin, honatx..... -
2024/04/05 | 144
Hainbat literatur lehiaketetan sariak jaso eta gero, Iraganaren izterrak poema-liburuarekin eman zuen bere burua ezagutzera letren munduan Gorka Salces portugaletarrak. Lan hark DK Poesia Saria irabazi zuen 2018an. Sei urte geroago dator bigarrena, Airemortuak. Orduko lanaren ertzak finduz eta helduago datorkigu oraingo honetan Salces, giro apokaliptikoz, kritika sozialez, edertasunez eta gurasotasunari eta belaunaldi artekotasunari buruzko hausnarrez beteta maleta. Lau ataletan banatuta dator liburua: Baby blues, Udaminaren logalea, Etziko
enbatak eta Overbooking. Badaki egileak intimoa izaten, eta badaki, halaber, belaunaldi baten ahots bihurtzen, gizartean gertatzen denari begiak erne. Pandemiak utzitako ondorioak eta isolamenduaren areagotzea ere oso presente daude liburuan, baita albiste-eskaletak eta porrotaren zentzua ere. Gai da zurrunbiloan murgiltzeko eta hartatik landa sosegua bilatzeko ere, uda minaren altzoan, hondartza galdu batean gorputz epelen lurrinean. -
-
-
-