Iragazi
Gida honetan genero-ikuspegitik kontaketa historiko androzentrikoa eta partziala eraikitzen lagundu duten faktoreak
aztertzen dira, non emakumeak ikusezin bihurtzen diren eta haien ekarpenen ikuspegi estereotipatua eskaintzen den.
Aldi berean, kontakizun historiko bidezkoagoa, zorrotzagoa eta integratzaileagoa berreraikitzeko jarraibideak
eskaintzen dira. Azken zatian, gidak genero-ikuspegia memoria historikoan txertatzeko proposamen praktikoen
dekalogo bat jasotzen du.
Artikulu honetan, hezkuntza formalean hizkera informala aisialdi antolatuaren eta ikasgela barruko jarduera ludikoen bitartez lantzeak haurren hizkuntza-antsietatean izan dezakeen eraginari buruzko ikerketa bat aurkezten da. Ikerlana metodo mistoan eta diseinu konkurrentean egin da eta bertan parte hartu dute euskarazko hizkera informala ikasgela barruan zein kanpoan lantzen ari diren Nafarroako bi ikastolatako haurrek (n = 86). Emaitzak datuak triangulatuz aztertu dira eta ateratako ondorio nagusia izan da haurren euskarazko komunikazio-antsietatea murrizten dela, estatistikoki ezberdintasun esanguratsuak ageriz, bai generoaren, bai 1Hren arabera.
Artikulu honetan Gipuzkoako egoitza-harrerak, euskara, tutelatutako haurrak eta hizkuntza-eskubideak elkarlotzen dituen ikerlanaren emaitzak aurkezten dira. Informazioa jasotzeko, metodo kualitatiboa erabili da eta parte-hartzaileak egoitza-harreran artaturik egon ziren 18 eta 22 urte bitarteko 15 gazte izan dira; 15ei bakarkako elkarrizketa bat egin zaie eta gazte horietako 9k bi focus-groupetan parte hartu dute. Ateratako ondorio nagusiak izan dira egoitza-harreretan gaztelania nagusitzen dela eta profesionalen euskara-gaitasun faltak haurren eskubide linguistikoekin talka egiten duela; horrez gain, hezitzaile euskaldunak kontratatzea ezinbesteko eskakizuna izateko proposamena jaso da.
Jarraitu
HABEren Orriak