Iragazi
1866tik aurrera euskal erakundeek eta gizarteak unibertsitatea eskatu zieten behin eta berriz Espainiako gobernuei, baina aldarrikapen hori ez zen gauzatu 1936ko azarora arte, euskal autonomiarekin batera. Medikuntza Fakultatea baino ez zen eratu eta Bilbo erortzearekin batera itxi zituen bere ateak. Auzi horrek ondo erakusten du Euskal Herriaren konplexutasuna, bai lurraldeen arteko harremanei dagokienez, bai eta gizarte-taldeen eta indar politikoen arteko harremanei dagokienez ere. Baina, era berean, erakunde horiek lankidetzarako erakutsi duten gaitasunaren adibide egokia ere bada.
Azken urteotan psikologo eta pedagogo asko arreta berezia jartzen ari dira hezkuntzarekin zerikusia duten bi alderditan, haiek duten garrantzia azpimarratuz. Batetik, hezkuntza sozioemozionalean eta, bestetik, ikaskuntza-zailtasunetan. Lehena haurrak zein nerabeak pertsona arduratsu, jator eta zintzo bihurtzeko prozesua sustatzeaz arduratzen den hezkuntza dugu. Bigarrenak, berriz, ikaskuntza-zailtasunak dituzten haurrei eskaini beharreko laguntza bereziarekin du zerikusia. Esku artean duzun liburuaren helburua da aztertzea hezkuntzaren bi alderdi horiekin zerikusia duten prebentzioa eta esku-hartzea hezkuntza-testuinguru ezberdinetan gauzatzeko baliabideak.
• Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan eta esku hartzean dauden hutsuneak antzematea eta ahalik eta errealitate kopuru han¬diena ebaluatzea.• Indarkeriaren biktima izan diren emakumeen iritziei eta ideiei bu¬ruzko informazioa batzea, talde horrekin egiten den prebentzioa eta esku hartzea hobetzeko balizko proposamenak aztertzeko xedeare¬kin.• Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren balizko lan ildoak identifikatzea.• Euskal Autonomia Erkidegoan genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta osorako lege berrian sar daitezkeen proposame¬nak identifikatzea.• Emakumeek, zenbait lekutan, beren testigantza azaltzeko aukera baloratzea.
Liburu honek mila mapa baino gehiago biltzen ditu, lau edo zazpi euskal probintziak jasotzen dituen eta azken mendeetan editatu den kartografia. Halaber, euskaldunen herriaren izenaren historia aztertzen du mundu osoko literaturan, entziklopedietan, bidaiarien gidaliburuetan, bando ofizialetan…Izen bat, lurralde bat, historia bat. Eta, beste behin ere, agerikoa azaltzeko beharrezko liburu bat. Berria eta Txalapartaren baterako argitalpena.
Jarraitu
HABEren Orriak