Eskuratu berriak - Liburutegia
-
2023/02/01 | 218
Hedadura txikiko hizkuntzen XIV. mendetik XXI. mendea arte doan epean eskuz idatzi edo inprimatu diren testuak espazioarekin, denborarekin, geografiarekin eta, zabalago harturik, beren transmisioarekin eta kultura menperatzaileekin ukan duten harremanari buruzko galderak egitea da liburu honen helburua. Azterketa andana honen helburua ez da exhaustibotasuna, baizik literatura- eta hizkuntza-eremu ezberdinak markatzea, estatuen historia formatuetan konbentzio harroetarik haratago bidaiatzea posible izan dadin. Testu horiek mugikorrak eta itzulgarriak direlarik, inguruko geografietara migratuz doaz, eta baita haratago diren hizkuntza-eremuetara ere. Jatorriz beste hizkuntzatan idatzi testuak hedadura txikikoak eta, anitzetan, ikusiezinak diren hizkuntzetara itzultzen direlarik, itxuraz aldaturik jiten dira bueltan, espeziaz kargaturik balira bezala, beren iraunkortasun hauskorra segurtatu duen promesaz beterik.
-
2023/02/01 | 257
Lau ikasturteetako praktika klinikoetan, ikasleek ospitale-unitate oso espezializatuak igaro behar dituzte, hala nola larrialdi-zerbitzuak, ebakuntza-gelak eta zainketa intentsiboetako unitateak. Errotazio horiek, era berean, erronka garrantzitsua eta interesgarria dira gradua amaitzear dauden ikasleentzat.
Ospitaleetako zerbitzu berezietako egonaldiak ahalik eta gehiena aprobetxatzearen garrantziaz eta zerbitzu horietako batzuen konplexutasunaz jabeturik, zenbait datu eta informazio idaztera animatu gara, etorkizuneko erizainentzat eta unitate berri batean sartu berri diren profesionalentzat baliagarria izango delakoan. Euskal Herriko Unibertsitateak aurrez argitaratu dituen beste eskuliburu batzuei jarraikiz (hala nola “Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa”, “Farmakologia praktikoko eskuliburua” eta “Erizaintza kirurgikoko eskuliburu praktikoa”), Erizaintzako Graduko Practicuma behar bezala gauzatzeko eskaintzen dugun beste tresna bat da hau: “Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktikoa”.
Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktiko hau zainketa kritikoetako zerbitzuetan esperientzia handia duten erizaintza-profesionalek egin dute. Zainketa intentsiboetako, bizkortzeko eta gaixotasun koronarioetako unitateetan eta antzekoetan lehen urratsak gidatzeko pentsatua dago bereziki.
-
-
-
-
-
-
-
-