Eskuratu berriak - Liburutegia
-
2016/04/19 | 288
Abokatu-bulego batean hartu dute Bartleby lege-kopiagile lanetarako. Fin-fin diahardu berean; halako batean, ordea, hara non hasten den uko otzan lakonikoz erantzuten nagusiaren agindu premiatsuei. Isila, beraz, mutila, baina ez inorenera makurbera, arruntenean ere: bere apaltasunean gotortua. Erresistentzia pasibo azalpenik gabe horretan, muzin egingo dio eskatutako lanak egiteari, okupatua duen bulegoa uzteari eta, buruen buru, berarengandik espero zitekeen edozeri.
Hara zer dioskun Borgesek: «idazmolde itxuraz jostagarrian idatzitako kontakizun honek Franz Kafka iragartzen du. […] Zera adierazi nahi ote digun Melvillek: nahikoa dela gizon bat irrazionala izatea, gainerakoak ere kutsa daitezen, unibertsoa bera ere irrazional bilaka dadin oso-osorik». Albert Camusek ere bere lanen aurrekaritzat aipatzen du Bartleby.
Literaturak –munduaren irakurketak– interpretazio irekiak eskaini ohi ditu, eta irakurle bakoitzak egin ohi du bere gisakoa. Bartlebyren aurrean, bestalde, kontalaria bera ere ezinean dabil zentzu bat ixteko, beretzat egokia. Eta Bartlebyren zentzu falta, azkenean, gizakiarena da.
Kontuak kontu, gaur egungo gazte ezkonformistei esango genieke huts egin ezinekoa dutela irakurgai hau… aukeran aholkurik ez ematea nahiago ez bagenu.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/04/19 | 321
Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/04/14 | 317
-
2016/04/12 | 169
-
2016/04/12 | 312
Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak, institutuko lagunak. Hori guztia gero eta urrunago geratzen ari zen automobilak errepidean aurrera egin ahala. Eta beldur nintzen. Zer-nolako jendea bizi daiteke horrelako leku heze eta ilun batean? Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditut banan-banan:
A) Nik nahi ez dudan arren, amaren nobioa gurekin biziko da.
B) Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrez gain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez naiz ikasgairik gainditzeko gai izango.
C) A puntuaz enteratzen bada, eta horren ondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin. Eta haserre dago jadanik.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/04/11 | 160
-
2016/04/11 | 217
