Eskuratu berriak - Liburutegia
-
2016/04/25 | 314
-
2016/04/21 | 211
Narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.
Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/04/21 | 261
-
2016/04/21 | 259
-
2016/04/21 | 177
-
2016/04/19 | 210
-
2016/04/19 | 471
Gaiak sinpleak dira, hurbilekoak, askotan lagunartekoak, bertsolaritza hein handian den eran. Hurbiltasun horrek, maiz asko, interesgarriago egiten du bertsoa; zuzenean aritzea bezala da, abstrakziorik gabe, nahiz eta Anttonek baduen abstrakziorako gaitasuna. Gaia “txikia” denean (herriko pertsona xume bati bertsoa jostea), meritua handiagoa da, zukua atera egin behar zaiolako. Gaia “handia” denean, zukua dariola dago gaia, bildu besterik ez da egin behar. Gainera, sarri askotan, gaiak estaltzen du eraikuntza.
Esan bezala, Anttonek lehenengo bidea hautatu du, eta eskertzen da hurbiltasun horren freskotasuna. Eskailerapeko arnoa bezala ondutako edo ganbarako belarretan umoturiko udarearen antzeko usaina eta zaporea dituzte Antton Kazabonek “Txarapekoak” izeneko sortan batu dituen bertsoek.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/04/19 | 217
-
-
2016/04/19 | 216
