Eskuratu berriak - Liburutegia
-
2016/05/06 | 348
-
2016/05/06 | 402
Hutsartea. Bitarte huts hori. Saskibaloiko partidetan maiz eskatzen den geldialdi hori. Jokoaren etena. Gaztelaniazko tiempo muerto delakoa. Une hori geratu egin da, izoztu nolabait esateko, baina denbora errealak aurrera jarraitzen du. Inguruak bere kurtso naturalari jarraitzen dio...
Aritz Mutiozabalek "Hutsartea" poema liburua argitaratu du. Irakurri hemen egileari egindako elkarrizketa.
-
2016/05/06 | 218
-
2016/05/04 | 416
-
2016/05/04 | 198
-
2016/05/02 | 239
Berria egunkarian kultura arloko kazetaria da Txistu eta biok nobelako pertsonaia nagusia. Albaitariak Txisturi, etxeko txakurrari, gaitz bat diagnostikatu dionean, harekin duen harremanaz idazten hasi da. Lanetik aparteko idazketa libreari gustua hartuta, bere beste hainbat kontu jorratzeari ekiten dio. Kulturarekiko sentitzen duen desatxikimendua du aipagai nagusietako bat; desatxikimendu horren frogatzat du, adibidez, José Saramagoren heriotzaren berri Radio Marca entzunez jakin izana. Ilunabar batez, Txisturekin etxe inguruko paraje bakarti batean paseatzen ari dela, hilotz bat aurkitu, eta horrek, ustekabean, trama poliziako patetiko samar batean barneratuko du kazetaria. Tramako gertakarien kontaketa gai askori buruzko gogoetekin uztartuko du: konpromiso politikoa, Euskal Herriko gatazka, xenofobia, aporofobia, feminismoa, zoriontasuna, alienazioa... "Disimulurik gabeko alter ego bat baliatuz, neure buruaren autokritikatik abiatutako kritika soziala egiten saiatu naiz", adierazi du egileak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/04/28 | 358
Gipuzkoako modernizazioa eta horrek eragindako identitate kolektiboaren krisia ikertu ditu Luzia Alberrok "Bertsolarien ahoz : modernizazio prozesua eta identitate bideak : Gipuzkoa, 1830-1936" doktore tesian. Horretarako, ohiko iturriak baztertuz, sei bertsolariren bertso paperak arakatu ditu.
Irakurri Berria egunkarian egileari egindako elkarrizketa.
-
2016/04/25 | 353
Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.
Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren oroitzapena, baita eurena ere. Oihartzun autobiografikoak adi daitezke Paco Rocaren azken lan honetan, gertutik bizi izan duen egoera bat kontatu beharrak eragindakoak, Zimurrak obran gertatu zitzaion moduan.
Fernando Marías idazleak honoko hau azpimarratu du: “arrisku handia da egilearentzat sekuentzia gogoangarri batez abiatzea obra. Irakurlea jabetu egiten da, eta indar horri eusteko ez ezik, zirkulu perfektuaren itxierara bidera dadin exijituko du. Etxeak, maitasunez eta egiaz betea, lortu egiten du”. Maríasen esanetan, gainera, komikigile valentziarraren azken lan hau “aitak eta semeak elkarrekin egindako azken txango zirraragarria da, baita Paco Rocari Denbora marrazteko aukera eman dion liburua ere; joan doan Denbora, edo joan egin zena, edo joango dena”.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
