Eskuratu berriak - Liburutegia
-
2016/07/07 | 181
Donostiako taberna eta pintxorik ospetsuenak ezagutzeko ibilbide historiko bat proposatzen digu Donostiako gaurko eta betiko pintxoakliburuak: pintxorik klasikoenetatik –Gilda mitikotik– abiatu, eta berritzaileenetarainoko txango bat. Liburu honetan bildutako errezetak pintxogintzan itzal luzca duten 25 tabernari esker eskuratu ditugu; hain zuzen ere, Donostia museoaren pintxo bizia izatea zor diegun 25 taberna aditu eta saiaturi esker. Bestalde, liburu hau gida modura ere erabil daiteke, Donostiako miniaturazko gastronomiari buruzko ibilbide tematikoak egiteko aukera ematen baitu. Sukaldean jardunez nahiz tabernaz taberna ibiliz, pintxoak ezagutu eta dastatu nahi dituen ororen gidari eta bidelagun izateko xedez sortu da Donostiako gaurko eta betiko pintxoak liburua.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/07/07 | 207
-
-
2016/07/07 | 163
-
2016/07/06 | 176
Ernest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren; segur asko emakumeekin zeuzkan harremanetan ematen zuena baino askoz gehiago jasotzea espero zuelako. Ezkontza ordenatua desiratzen zuen emakume ezberdinekin oheratzea bezainbeste eta horregatik beharbada bikotez-bikote ibili zen beti maitasun hiruki ezinezkoak sortzen. Bizitzan zehar lau emazte izan zituen eta Naomi Wooden eleberri koral honetan laurak agertzen dira: idazlearekin Parisen bizi izan zen eta bere lehen semearen ama izan zen Hadley Richardson; hasieran amorante eta gero emazte izan zen Pauline Pfeiffer Fife aberatsa; Espainiako guda zibilean harekin batera gerra-berriemaile izandako Martha Gellhorn eta ezkondutakoan kazetari lanbidea utzi zuen Mary Welsh; 1961ean, guztiei Hemingwayren heriotzaren berri eman ziena, baita emazte ohiei ere.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/07/06 | 207
Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da. Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena. Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle. Festa lehertzekotan da.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/07/06 | 258
-
2016/07/06 | 196
Izenik gabeko lurrek, lepoek, basoek eta hiriek badute izenik. Mendiko mapetan agertzen dira izenok, historia liburuetan, baita errealitatearen eta fantasiaren arteko eremu lausoan ere. Beraz, irakurle, lasai ekin diezaiokezu lurralde horietara doan kaminoari, bidean barrena hainbat gizaki, otso eta bele igaro baita dagoeneko. Aitzindariak, heretikoak, soldaduak, igarleak eta espioiak dabiltza hara eta hona. Denak izango dituzu lagun geografia berezi hauetan. Eurek erakutsiko dizute, besteak beste, urrearen bailaran eta desertu gorrian amaitzen den bidea. Baina ez iezaiezu galdetu nola egin behar den atzera itzultzeko. Begietan antzematen baitzaie jakin nahi ez zenuen egia, alajaina, buelta hartzeko unean bertan lainotzen direla lekuen izenak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
2016/06/27 | 215


