Gaur egun, gero eta gehiago zaintzen dira gorputza eta osasuna, eta hori guztia jarduera fisikoari eta dieta bati lotua.
Baina, elikadurari dagokionez, bestelako interesak agertzen dira, eta horrek hain osasungarria ez den beste elikadura kultura batera garamatza. Gaur egun, ekoizpen kopurua, manipulazio erraztasunak, kontserbazioa eta salmenten igoera elikagaien industriaren funtsezko helburuak dira, baina oinarrizkoa ahazten dute, nutrienteak, eta elikagai batzuk pobretzen dituzte bitaminen eta mineralen aldetik eta gantzen kalitatea aldatzen dute eta oraindik ere ezagutzen ez diren beste aldakuntza batzuk eragiten dituzte.
Antzina, arrantza, nekazaritza edo abeltzaintza jarduerek populazioaren denborarik gehiena hartzen zuten eta elikagaiak zuzenean iristen ziren lurretik edo itsasotik mahaira, hau da, freskoak eta naturalak ziren eta egoera nutritibo egoki bati eusten zioten. Pentsatzekoa da elikagaien edozein manipulaziok ez dituela hain osasungarri bihurtuko.
Orain, elikatzeko molde berria, presak eragindakoa, zalantzan jartzen dute gizarte zientifikoen zenbait sektorek; izan ere, egiaztatu dute produktu prozesatuen edo aldez aurretik prestatutakoen bidez elikatzeak osasuna okerragotzen duela.