Iragazi
Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, elkartu dira berriro Jainko txiki eta jostalari hura deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin.Honako konzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artístico bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literarioa eta musikala aurkezten du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.
Liburu hasieran esaten da,Victor Hugo frantziar idazlearen ahotik, Pasaian “lan, dantza eta kanta” egiten dela. Eta horrela gertatzen da poesiokin ere: badira lanera, serio, doazen poesiak; badira, halaber, jokoan, dantzan, dabiltzanak, eta baita kantari datozenak ere, alai eta umoretsu. Halakoak dira, halakoak gara.
Zabaldu egin ditutele hauek goizean jaso berriak.Ipar bat bainogehiago dago,eta boga moduakarrainak adina.
Karlitos haur txiki-txikia da, eta Inesi begira ematen du eguna. Ines neska garai eta polita da, denen arreta erakartzen duen, eta begiratu ere ez dio egiten Karlitosi. Mutikoak eginahalak eta bi egiten ditu neskatoak begira diezaion, baina alferrik: badirudi Inesent- zat Karlitos ez dagoela hor. Egun batez itxaropena piztuko zaio: “ikusteko betaurrekoak” jarriko dizkiotela esan du Inesek eskolan, eta Karlitos sinetsita dago bien begiradek, azkenean, topo egingo dutela...
Jarraitu
HABEren Orriak