Iragazi
Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik! Hau amorrua! Marrazki bizidun bat izango banintz, hodei beltz bat izango nuke buru gainean; begietatik, tximista gorriak aterako litzaizkidake; belarrietatik, txinpartak; eta sudurzuloetatik, sufre koloreko lurruna, denak zur eta lur uzteko modukoa. MUNDUAN EZ DAGO EZ ESKUBIDERIK EZ JUSTIZIARIK!Bukatu dira aitzakiak! Arlote metodoa, etxeko lanak egiteko.
Oriol dut izena, baina etxean “mukitsu”, “buruhandi”, “aizak!”, “arrautza oskol” eta “zure seme hori” esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango. Nire lagun Lisekin nagoenean, ez dago oztopo gaindiezinik! Nire familia pixka bat eramanerrazagoa izango balitz, zeruan egongo nintzateke!ESKERRAK PLAN BAT BURURATU ZAIDAN…
Esku artean duzun liburua Philip K. Dicken narrazioen bilduma bat da. Gehienbat nobelengatik ezaguna bada ere, Dickek harribitxi ugari idatzi zituen ipuingintzaren generoan. Ipuin horietako batzuk film ezagunen oinarri izan dira; esaterako, Minority Report (Gutxiengoaren txostena). Guztira, hamaika narrazio kronologikoki ordenatuta biltzen ditu ORDAINAk, Dicken estiloa eta bilakaera hurbilagotik eta zehaztasun handiagoz hautemateko.
Jarraitu
HABEren Orriak