Bortüko laborantxaren defendatzailea, sindikalista, kristia, jente ümillen süstengazailea, Atharratzeko herriko etxean hautetsia: Jean Pitrau (1929-1975) Arrañeko ispiritü ezinago zabaleko laboraria zen.
Egünoroztako Jean Pitrauren erronka hau zen: hiritar eta herritarren arteko harreman orekatüen ükeitez, bakoitxaren errespetüan, gure üngüramenaren zaintzea.
Ordü harietako güdükak (bortüko laborantxa, herrien hüstea, bortü ibarren bizitzearen defendatzea, kontsumitzea, jendartea...), 40 urte berantago zertan dira? Ez dira horik oro egünko ber arrenkürak?
Jean Pitreau pastorala 2016ko uztailean antzeztu zen Atharratze Sorholuzen.