Iragazi
Trenean doa Ania, bera bakarrik. Etxeko istiluetatik urruntzearren, itsasertzean bizi den osabarenera bidali dute gurasoek; izan ere, farozaina da osaba Giuseppe, eta, horrez gain, bere isiltasunaren atzean misterio bat ezkutatzen duena.Marinel eta saregin, itsaslabar eta ekaitz, garai bateko maitasun debekatuen eta itsas abenturen kutsua du Oihane Fernandezek idatzi eta Lizardi Saria irabazi duen istorio eder honek.
Elzéard Bouffier artzainaren istorio zoragarria duzu eskuartean, Probentzako eremu zabal batean zuhai¬tzak landatzen urteak eta urteak eman zituen gizonaren istorioa. Kontakizuna 1913an hasten da, idaz¬leak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakarti bat ezagutzen duenean, eta handik 32 urtera bukatzen, gerra ondoren eskualdera itzuli eta aspaldi ezagututako eremu hustu eta landugabea bizi-bizirik eta berdetasunez jantzia aurkitzen duenean.Jean Giono Frantziako XX. mendeko idazle handienetako baten kontakizun eder hau bizitzaren suntsipenaren aurkako mezu sutsu bat da, harmoniaren aldeko kantu soil eta xumea, oreka horren bitartez gizakiek eta animaliek bizileku duten lurra zaindu eta aberasten baitute, landareen erreinuaren jarduera isil eta eraginkorra lagun.
Liburu honek Psikopatologiaren eremuko oinarrizko ezagutzak garatzea du helburu. Horretarako, berez konplexuak diren kontzeptuak eta sailkapenak modu ulergarri eta hurbilean azalduta daude.
Psikologian dauden sailkapen sistemetatik hasita, kontzientzia, oroimena, psikomotrizitatea, sexualitatea eta abarren psikopatologia landu dugu.
Beraz, erabilgarria da, bai lehenengo aldiz gaira hurbiltzen direnentzat, bai arlo honetan sakondu nahi dutenentzat.
Karabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekin berbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula. Oihuta nago ia aldi berean kaixo eta agur esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin loturik esturik ez sortzen. Paso. Txoriak bezalakoak gara gu: beti hegan, segadetatik ihesi ezerk edo inork harrapa ez gaitzan. Errepideak tira egiten digu.
Jarraitu
HABEren Orriak