Iragazi
Un ensayo en el que el lector encontrará a personajes históricos y reflexiones sobre las guerras coloniales, confesiones personales y opiniones políticas, biografías sorprendentes e historias increíbles, ideas sobre las lenguas… Publicado originalmente en euskera, fue Premio Euskadi de Ensayo en 2011.
Dokumentuak 290 orrialde ditu, koloretan, eta bertan, proiektuaren historia hasieratik, kudeaketa osoaren xehetasunak, Gipuzkoako adarraren ezaugarri eta lan nabarmenenak eta trenbide sare euskaldunak Euskadin duen eragin ekonomikoa jasotzen da.
Gorka arraro sentitzen da. Kafkaren Metamorfosia liburuan bezala, ezberdin jaiki da gaur. Izan ere, gauean euli bihurtu dela pentsatzen du. Asmatuko al du bere euli-bizitza berrian? Inork erreparatuko al du beragan? Nola mugituko da? Zer pentsatuko dute bere gurasoek, arrebak, aitonak...? Errealitatearen eta fantasiaren arteko ertzean jolastuz, ipuin arin eta dibertigarri bat idatzi du Leire Bilbaok, Maite Gurrutxagaren irudi ederrek lagunduta, desberdin sentitzen diren haurrei buruz.
Firmin inoiz egon den zurginik onena da eta, beraz, Von Bonbus baroiak bataila baten erdian besoa galtzen duenean, ez da harritzekoa medikuak, baroisak eta kardinalak zurgin trebearengana jotzea beso berri bat egin diezaion.Emaitza ezin ikusgarriagoa da eta horrek baroiaren borroka grina handitu besterik ez du egiten. Hala, bada, Firminek baroiak batailaz bataila galtzen dituen gorputz adarrak ordezkatuko ditu eta era horretan helduko gara istorio honen amaiera barregarrira
Sukaldaritza berdea liburuan errezeta-aukera eder bat bildu dugu, euskal sukaldaritzatik abiatuz eta dieta mediterranearraren onena jasoz. Berdearen izenpean, sukalderako proposamen-sorta aberats eta bariatua jaso dugu, hiru multzo handitan banatuta: entsaladak, barazkiak eta lekaleak. Errezetabilduma honekin eguneroko menua osatzeko ideiak eman nahi ditugu, plater gozo, osasuntsu eta egiteko errazak eskainiz irakurleari.
Jarraitu
HABEren Orriak